Herri gisa bideari ekin


2014ko urtarrilaren 19an

Orain bukatu berri den urte honetan, badira bi gauza erabat markatu dutenak euskal preso politikoen eremua.

Alde batetik badugu Estrasburgotik etorri den epaia eta bestetik Aieten parte hartutako zenbait eragilerengandik etorri den Foro Soziala. Eta hortik, alde berean, eratorri den  aldeanitzeko gomendioen sorta.

Bi gauza oso desberdinak dira baina puntu komun garrantzitsua daukatenak, biek ala biek kolokan jarri dutelako Espainiako gobernuak darabilen espetxe politika ankerra. Biek ala biek esan diotelako nahikoa dela, irtenbidearen norabidean espetxe politika jartzeko unea izan badela, ezin dutelako jarraitu oinarrizko giza eskubideak urratzen eta sakrifikatzen, erabat jokoz kanpo dagoen politika antiterrorista antzu baten menpe.

Eta testuinguru horretan ikusi ditugu, zegozkien baino zigor askoz ere luzeagoak betearazitako presoak  espetxeetatik ateratzen. Eta testuinguru horretan, eta zehazki, Foro Sozialaren gomendioei erantzuten, ikusi ditugu jada preso ohi bihurtu diren horiek  beraiek eta presoen kolektibo osoa irekitako prozesuaren alde orain arte erakutsitako konpromisoa indartzen eta prozesu hori elikatzeko zein aurrera egiten laguntzeko apustu sendoa egiten.

Inongo zalantzarik gabe preso politikoen kolektiboak aurrerapauso nabarmena eman du, abenduaren 27an ezagutzera eman duen komunikatuan edota ekarpenean. Gauza asko esan ditu. Hausnarketa berriak egin ditu erantzukizunez, aldeanitzeko sufrimenduaren aitortzaz, etxeratze mailakatuaz… ezin argiago hitz egin dute aipaturiko komunikatuan.

Uste dut bere burua “zibilizatutzat” duen munduko edozein aldetan, honelako pauso batek markatu beharko lukeela inflexio puntu bat espetxe politikan, gutxienez salbuespen neurriak altxatzeko eta ziurrenik aldaketa sakonak planteatzeko.

Baina Espainiako gobernuak esan du ezetz, honelako pausoari sakabanaketa bere horretan mantenduz erantzungo diola eta banakako eskaerei eszepzioko legediarekin erantzungo diola  –hain zuzen ere, “garaile eta garaituen” errelato ofizial bakarraren mesederako, sortutako legea–.

Pasa den aste honetara arte esan genezakeen Estatuak entzungor egiten ziola Estrasburgori, Foro Sozialari, euskal gizarteari, presoen kolektiboari, eta enrokatuta jarraitzen zuela blokeoa eragiteko jarrera megalitikoan.

Baina tamalez, aste honetan ikusi izan dugu entzungor baino bere aurpegirik erasokorrena aurkeztu duela, interesatzen ez zaion konponbide politikoen bidea oztopatu baino ekiditeko.

Baina aldi berean ikusi izan dugu horren aurrean bidea zein den eta protagonista zeinek izan behar duen. Herri gisa erantzun diogu Espainiatik etorri den despropositoari, eta horrek indar erakustaldi ikaragarria ekarri du.

Orain falta zaiguna da herri gisa erantzutetik herri gisa hausnartu, erabakiak hartu eta bideari ekitea, Espainiako blokeo eta nostalgia gainditu eta konponbidearen bidean aurrera egiteko.

* Amaia Izko, abokatua eta Sorturen bozeramailea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Konponbidearen aldeko manifestazioa
2021-12-07 | Leire Artola Arin
Bakegileek fase berri bat abiatuko dute urtarrilaren 8ko manifestaziotik aurrera

Ekintza “indartsuagoak eta determinatuagoak” iragarri dituzte, euskal presoen auziaren konponbidean Frantziako Gobernuaren “borondate eza” ikusita.


Preso gaixoen etxeratzea eskatu dute milaka pertsonak Donostian

Larunbatean Donostiako Bulebarretik abiatu zen preso gaixoen aldeko manifestazioak milaka lagun bildu zituen. Sarek antolaturiko ekimenak arratsaldeko bostak aldera ekin zion ibilbideari “Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera. Giza eskubideak. Konponbidea... [+]


EAJ ez da joango presoen eskubideen aldeko urtarrileko manifestaziora

Bere jarrera argi utzi du EAJk. Bat-bateko aldaketarik eman ezean, ez da Sarek antolatutako presoen aldeko manifestaziora joango urtarrilaren 10ean. Iazko manifestazioan egon bazen, egoera “ezohikoa” zelako izan zela esan du alderdi jeltzaleak.


2014-02-08 | ARGIA
ETAk bake prozesua indartzeko “urrats esanguratsuak” iragarri ditu

Azken hilabeteetako gertakariei buruz ETAk egiten duen irakurketa argitaratu du Gara egunkariak. Erakunde armatuak urtarrilaren 11ko manifestazioa “inflexio une” gisa hartu du eta “urrats esanguratsuak” iragarri ditu gatazkaren konponbidera bidean.


Maltzagatik
Korrontea


Eguneraketa berriak daude