Uste baino askoz ur geza gehiago dago itsasoen azpian

Argazkia: Toby Hudson-CC By SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko abenduaren 4an Nature aldizkariak argitara emandako artikulu batean esan zutenez, Lurreko hainbat itsasotako hondoaren azpian ur geza dago kantitate handitan.

Zientzialariek jakin bazekiten ur geza dagoela itsas hondoaren azpian, baina ez hainbeste. Kalkulatu dutenez, 500.000 kilometro kubo dago gutxienez baldintza horietan. Nagusiki Australiaren, Txinaren, Ipar Amerikaren eta Hego Afrikaren inguruan daude ur andela horiek. Antza, azken 20.000 urteetan pilatutako ura da, batez ere itsas maila handitzearekin batera lehorretik iragazi eta itsas hondoko hondakinen artean pilatutakoa.

Premia duten zenbait lurraldetako beharrak asetzeko erabil daiteke aurkitutako ura, tratamendu txiki baten ostean. Hala ere, Vincent Prost hidrologoak ohartarazi du ur poltsa horiek ez direla berriztagarriak, eta erabiltzekotan neurriz erabiltzea proposatu du.


Eguneraketa berriak daude