Varsoviako klimaren gailurra, hamaikagarren porrota

Goi bilera iraun bitartean justizia klimatikoaren lade egindako mobilizazio bat. (Arg: iicat.org)
Goi bilera iraun bitartean justizia klimatikoaren lade egindako mobilizazio bat. (Arg: iicat.org)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Karbono isurketaz adostasun esanguratsua espero zuenarentzat, Varsoviako klimaren goi-bilera porrota izan da, haren aurretik egindako guztiak izan diren bezala lorpen konkretuei dagokienez.

Oraingoan, Txina eta India izan dira estatu garatuen estatusa onartu nahi izan ez dutenak, estatus hori dutenei ordaintzea egokitzen zaie eta. AEB, Europa, India eta Txina dira munduko karbono isurketen %90 baino gehiagoren erantzuleak; horien ondoriozko klima aldaketak eragiten dituen hondamendiak, berriz, munduko estatu gehienek jasaten dituzte AEB eta Europa izan ezik (edo askoz ere eskala txikiagoan).

Estatu aberatsek gainerakoei esaten diete: “Ikusten duzue zer gertatzen den atmosferara karbono dioxido gehiegi isurtzeagatik?”. “Bai, baina egungo berotegi efektua zuek iragan mendean isuritakoaren ondorioa da”, erantzuten dute garapen bidean dauden estatuek.

Gaurko ekonomian, Iparraldeko estatu aberatsek Hegoaldeko estatu txiroetara eraman dituzte prozesu industrial zikinak, eta haien garapena zikintasunaren gainean eraikitzen ari da. Horren ondorio kaltegarriak (uholdeak, tifoiak, lehorteak) Hegoaldeko herriek jasaten dituzte batez ere.

Estatu aberatsak prest daude zerbait ordaintzeko isurketa iturriak Hegoaldean mantentzearen truke, eta interesatzen zaie horien artean Txina eta India egotea, ordaindu beharrekoa gehiagoren artean banatzeko.

Klima aldaketaren eraginez sortzen diren kalteek gero eta gizaki gehiagoren kontzientzia ukitzen dutenez, eta hori azaleratu egiten da Varsoviakoa bezalako batzarretan. Zoritxarrez, hondamendi natural gehiago eta handiagoak gertatu beharko dira hitzarmen praktikoetara iritsi ahal izateko.


Irakurri gehiago: Larrialdi klimatikoa Ingurumena
Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.