Begiak eta belarriak zabalduz

  • Glaukoma

    Vol. 2

    Bonberenea Ekintzak, 2013

    (CD eta Lp)

Zorionak Glaukoma taldekoei. Freskotasunik galdu gabe, taldea heltzen ari da. Vol.1 (Bonberenea Ekintzak, 2012) aurreko diskoan erakutsi zuten bideari jarraitzen diote, baina xehetasun eta ukitu berriak ipini dizkiete beren kantuei, eta lan borobila, aparta osatu dute. Soinua aurreko diskokoa baino indartsuagoa gauzatu dute.

Enbor beretik abiatuta, adar berri batzuk aurkitu dituzte. Hau da, reggaea eta rapa Glaukomaren ardatz nagusiak dira, baina haien bigarren diskoan jungle, drum & bass eta dubsteps doinu eta erritmoak ere landu dituzte. Bilakaera naturala izan da, modu natural batean bilatutakoa eta aurkitutakoa. Lehenengo diskoak izan zuen oihartzuna eta gero, taldekideak ez dira hor geratu, eta beren kantu berriak janzteko nahiago izan dute bide berriak arakatu, eta hori txalogarria da.

Aurreko diskoa egiteko erabili zuten diseinu bera baliatu dute bigarren lanean. Lehenengo diskoko azala beltz kolorekoa da, eta taldearen izena eta Vol.1 izenburua besterik ez dira ageri. Bigarren diskoko azala, berriz, zuria da, eta taldearen izena eta Vol.2 izenburua bakarrik irakur daitezke. Bi diskoetan zazpina kantu entzuten ahal dira. Beraz, azalean eta mamian, disko bat bestearen jarraipena dela nabarmena da.

Glaukoma garden ikusten uzten ez duen sintoma da. Taldekideen ustez, gizartea glaukomak jota dago, eta gizarteari eragiten dieten gaitzak azaleratzen dituzte kantuen bidez. Gizartea nola dagoen eta nora doan ikusita, kantuetan beren ikuspuntua jakinarazten dute.

Hona hemen, beren hitzetatik hartutako esaldi batzuk: “Oker daude industriaren mapan koordenadak, haien helburu bakarra diruarena da”; “jarri eskela bat nere barruko min hauei”; “ganorak egin du bere buruaz beste”; “bitartean gizartea iparra galtzen, diru-jabe lotsagabeak kultura saltzen”; “bahituta dute herrien burujabetza, merkatua librea dela dioten momentutik”; “itzal beltzak erne dauden gau hauetan, lau hanketan nabil etsipenen paraje lauetan”.

Euskara, gaztelania eta ingelesa hitzetan nahasten jarraitzen dute, baina bigarren disko honetako hitz gehienak euskaraz idatzi dituzte. Lágrimas de Sangre Bartzelonako taldearen Lejos del silencio kantua gaztelaniaz egin dute, eta talde horretako Microbio eta Still Ill kideekin grabatu dute. Halaber, Jon Altunak bere teklatuekin kantuak ederki apaindu ditu grabazio saioetan, eta Karlos Osinagak ere lan handia egin du kantuak grabatzeko, nahasteko eta masterizatzeko garaian.

Diskoaren grabazioan aritu diren gainerako musikariak Glaukoma taldeko kideak beraiek dira: Pablo Rubio (bateria), Asier Arandia (baxua), Jokin Albisua (gitarra), Iker Pando (gitarra eta ahotsak) eta Juantxo Arakama (ahotsa).

Taldekideek beren kantuak jotzen ederki pasatzen dutela, gozatu egiten dutela nabarmena da, eta hori kutsatu egiten dute, diskoa aparatuan ipini eta gorputzaren atalak mugitzen hasten baitzaizkigu, oharkabean. Doinuak trinkoak dira, eta kantuek intentsitate handia transmititzen dute, oso biziak eta indartsuak dira. Melodiek eta erritmoek harrapatu egiten gaituzte eta ezin dugu hortik ihes egin.

Pozik gaude Glaukomakoek irudimena, etorria eta gatza eta piperra izaten jarraitzen dutelako, eta batere beldurrik ez diotelako bide berriak lantzen hasteari. Gainera, kantu ederrak egiten jarraitzen dute. Kantu horiek, Euskal Herrian ez ezik, gero eta urrunago entzuten dituzte –Japonian jotzen aritu dira urriaren bukaeran eta azaroaren hasieran–. Ez da harritzekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude