Grabitate ezaren ondorioak

Espazioan jaiotako marmokek ez zuten arazorik eduki espazioan egon ziren bitartean, bai ordea Lurrera itzultzean.
Espazioan jaiotako marmokek ez zuten arazorik eduki espazioan egon ziren bitartean, bai ordea Lurrera itzultzean. Clicksy-CC By
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egungo teknologiarekin espazioa kolonizatzea oso zaila izango da gizakiarentzat, gure gorputza grabitatearekin bizitzeko eginda baitago.

Joan den mendean sateliteak espazioratzen hasi zirenetik, milaka animalia bidali izan dira saiakerak egiteko asmoz. 1991ko ekainean, Columbia satelitean, 2.478 marmoka bidali zituzten, polipo eran. Animalia horiek hainbat oinarrizko mugimendu egiten dute grabitateari esker, eta haren faltak nola eragingo zien aztertu nahi zuten zientzialariek.

Marmokak jaio, hazi eta ugaldu egin ziren espazioan, eta urte batzuk geroago 60.000 ale ekarri zituzten espaziotik Lurrera. Espazioan jaiotakoak ongi bizi izan ziren espazioan izan ziren bitartean, baina lurreratzean anormaltasun ugari izan zituzten grabitatearen eraginez. Zientzialariak ez dira ausartu marmokei gertatutakoa gizakiari estrapolatzen, baina oso litekeena da guri gauza bera gertatzea egoera horretan jarriz gero. Zailtasun handia izango litzateke espazioaren kolonizazio bidean.


Irakurri gehiago: Zientzia Astronomia
Zientzia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (IV)
Santa Ana lurmuturrean, nondik? Itsaso aldetik...

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...