Fukushima, gero eta deskontrolatuagoa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uda garai ona izaten da derrigor eman behar diren berriak, batez ere berri txarrak, gizarteratzeko, oihartzun handirik gabe igarotzen baitira.

Uztailean eta abuztuan albistea izan da Fukushiman ur erradioaktiboa isurtzen ari dela, ez dakite nondik eta zenbat. Irailaren 1ean, ezin izan dute isildu bertan gertatzen ari den erradioaktibitatearen hazkundea. Bitartean umeen leuzemia gorantz, arrantzaleek arrantza ezin eginda, hainbat animaliarengan mutazioak... Deskontrola, gero eta nabariagoa.

Hala ere, jendea bizi da Fukushimako prefekturan eta agintariek hori azpimarratzen dute normaltasun seinale gisa. Esaten ez dena da han bizi diren gehienak baliabide ekonomiko eskasekoak direla, gainerakoek eremu seguruagoetara emigratu baitute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!