Lorea Agirre, kazetaria: "Donostia 2016rekin lortu behar genuke “euskal” ez dadila izan adjektibo bat"


0000ko ren an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Egindako ikerketa kualitatibo batek Donostian euskal kulturaren presentzia azken urteetan asko lausotu dela dio. Nahiz eta gehiago egon gutxiago ikusten dugu gure burua eta gutxiago ikusten gaituzte. Euskaldun gehienak gune ez euskaldunetan sakabanatuta bizi gara, beraz, oso zaila da komunitate bat trinkotzea”.

“Donostia eta Gipuzkoa, bereziki, izan daitezke momentu honetan euskal kulturaren inguruko laborategi; gauza berriak eta ezberdinak egiteko, gaizki egindakoak baloratzeko… Sorkuntzari dagokionez, jendeari protagonismoa eman behar zaio. Donostia 2016rekin eta Tabakalerarekin lortu behar genuke ‘euskal’ edo ‘euskara’ hori ez dadila izan adjektibo bat, baizik eta izan dadila substantibo bat. Ez dadila izan euskal kultura programazio edo ekimen baten zati bat, euskal horrek orokorra izan behar du eta horren azpian egon behar lukete gainontzeko guztiek”.


Irakurri gehiago: Donostia 2016 Kultura Jaialdiak
Donostia 2016 kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.