“Egindako ikerketa kualitatibo batek Donostian euskal kulturaren presentzia azken urteetan asko lausotu dela dio. Nahiz eta gehiago egon gutxiago ikusten dugu gure burua eta gutxiago ikusten gaituzte. Euskaldun gehienak gune ez euskaldunetan sakabanatuta bizi gara, beraz, oso zaila da komunitate bat trinkotzea”.
“Donostia eta Gipuzkoa, bereziki, izan daitezke momentu honetan euskal kulturaren inguruko laborategi; gauza berriak eta ezberdinak egiteko, gaizki egindakoak baloratzeko… Sorkuntzari dagokionez, jendeari protagonismoa eman behar zaio. Donostia 2016rekin eta Tabakalerarekin lortu behar genuke ‘euskal’ edo ‘euskara’ hori ez dadila izan adjektibo bat, baizik eta izan dadila substantibo bat. Ez dadila izan euskal kultura programazio edo ekimen baten zati bat, euskal horrek orokorra izan behar du eta horren azpian egon behar lukete gainontzeko guztiek”.