Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

  • Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


2017ko apirilaren 06an - 10:19
Eneko Goia Donostiako alkatea balorazioren berri ematen. (Arg.: Donostiako Udala)

Proiektuaren balorazio ekonomikoa egin dute asteazkenean. Donostia 2016 kultur hiriburuak urte amaieran aurkeztu zuen informearen arabera, 3.193 jarduera egin dituzte urte osoan (egunean zortzi). Balorazioa egiteko erabili den ikerketaren arabera, 47 milioi horietako %60 ostalaritza eta komertzioek jaso dituzte.

El País-ek eman duen albistearen arabera, ardura bera jaso duten beste hirietan baino etekin ekonomiko txikiagoa lortu dituzte Donostian. Ateratako emaitzak hiri horretan bertan egiten diren beste jardunaldi batzuen eragin ekonomikoarekin alderatu ditu egunkariak. Zinemaldiak 27 milioi euroko etekin ekonomikoak eragin zituen bederatzi egunean, 2013ko ikerketa baten arabera; Jazzaldiak 11 milioi sei egunean; eta Behobia-Donostiak 15 milioi egun bakarrean.

Egunkariak jasotako adierazpenetan, Eneko Goia alkateak esan du kultur hiriburua nabaritu egin dela eta turisten etorrera eta eskaintza kulturala urtaro guztietara zabaldu dela. Ikerketa berberaren arabera, 1.894.610 pertsonak pasa zuten gaua hiriko ostatu eta hoteletan. Hiriko biztanle bakoitzeko, hamar bisitarik egin zuten lo Donostian. Zifra hori %8,4 hazi da iazko urtearekin alderatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Guggenheim bariazioak: zer itxura duten kultur politika autonomikoek sailburu berriari entzunda

Jaurlaritzarentzat momentu egokia dirudi probatzeko ea kulturaren gauza honek balio duen normalizazio sozial eta politikoa lortu izana poltsikoratzeko ere.


Eguneraketa berriak daude