Badator hizkuntza eskubideen alde borrokatzeko tresna berria

  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Europako 50 bat hizkuntza komunitatetako ehundik gora eragilek sinatu dute. Abenduaren 17an, ekimenaren bultzatzaileek, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Kontseiluak, Donostian aurkeztuko dute. ARGIAk streaming bidez eskainiko du ekitaldia.


2016ko abenduaren 16an - 14:15
Donostiako protokoloa abenduaren 17an aurkeztuko da Donostian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer da protokoloa? Europako hizkuntza komunitate gutxiagotuetako 200 gizarte eragile ingururi galdetu diete: zuen hizkuntza eskubideak errespetatzeko zein neurri hartu behar direla uste duzue? 400dik gora ekarpen egin dituzte eragileok. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, eta hemendik aurrera lanabes izango dute.


Irakurri gehiago: Donostia 2016 Kultura Jaialdiak
Donostia 2016 kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.