Euskal presoen lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k

  • Espetxeetan eta zentro psikiatrikoetan dauden pertsonek egindako lanak biltzen dituen erakusketa batetik erretiratu ditu antolakuntzak euskal presoei zegozkienak: "Biktimei min eman diezaiekegu".


2016ko azaroaren 17an - 22:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zentsura erabili du Donostia 2016k Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan, eta hala onartu du gainera. Gaur estreinatu dute artelan bilduma eta aurkezpenean Pablo Marte komisarioak berak salatu du gertaturikoa, Donostia 2016ko arduradunak bertan zeudela.

Pablo Berasategi hiriburutzaren zuzendariak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak onartu dute euskal preso politikoek egindako zenbait obra kendu egin dituztela, ez lana bera iraingarria edo polemikoa delako, zentsura erabili dute egilea zein den kontuan hartuta, "biktimei minik ez egiteko".

Erretiratutako marrazki, koadro eta ikusentzunezkoen ordez paper zati txuri bat jarri dute, hutsunea "ikusgarri" egiteko.

Donostia 2016ren erabakiak kritika eta erreakzio andana ekarri du eta sare sozialak dira horren erakusgarri:

 


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.