24. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
Taldeak: Zoroen itsasontzia, Hortzmuga, Markeliñe, Rue Barre, Deabru Baltzak, Trapu zaharra, Sacude... Non: Lekeitioko kaian, kaleetan eta plazetan. Noiz: uztailaren 12an, 13an eta 14an.
Horrelakoetan esan ohi dena esango dudala eman dezake, eta hala ere bota egingo dut, errealitatetik gertuago dagoelako topikotik baino: Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia bakana da, zalantzarik gabe aparta, maila horretako gainerako ekimenen aldean. Ez baitu klown, zirko, malabarismo edo antzeko proposamenetan oinarritzen bere ekarpena; abangoardiak osatzen baitu bere eskaintzaren funtsa, eta antzerki independenteak, kale-arte garaikideak, berria den sormen orok. 25 urte daramatzate horretan. Alegia, ez dela ahuntzaren gauerdiko eztulik hemen.
Lekeitioko jaialdia lehena izan zen kale kultura hauspotzen, eta berria berritzen eman du mende laurden hau, nazioarteko izaera areagotzen, bertaratzen den ikuslegoa gero eta jantziago bilakatzen, zeru-lur-itsasoak beretzat hartzen. Aurtengoan kaia izango du, besteak beste, espazio konkistatu berria.
The Ship of the Fools edo Zoroen Itsasontziak –Azart kultur elkarteak kudeatua, hainbat herrialdetako aktoreak dira tripulatzaileak–, Pasaiako urak behin-behingoz utzi eta Lekeition porturatuko da. Monsieur Jourdain xelebrea antzeztera datoz, Molièreren Le Bourgeois Gentilhomme obra oinarri hartu duen obra da, M. Bulgakov errusiarrak idatzia. Ia estreinaldia dela esan liteke, ez baitute orain arte aukera handirik izan taularatzeko. Parte-hartzaileek diotenez, munduko hizkuntza guztien gorazarre modukoa da obra. Portutik portura dabilen eskifaiak han eta hemen zenbait hizkuntzatatik hartutako ele, esaldi eta abestiak nahasiko baititu ikuskizunean (tartean, katalana, italiera eta holandesa). Aipagarria, bestalde, herri xehea euskaraz mintzo dela obran, eta burgesak gaztelaniaz.
Marea gora kontuan hartuta, hiru saio eskainiko ditu Zoroen Itsasontziak, Lekeition: ostiralean (uztailak 12) 19:00etan, larunbatean 19:30ean, eta igandean 20:00etan. Ikusleek kaitik jarraitu beharko dute saioa, kofradiaren aurrean jarriko diren harmailetatik. Kopurua mugatua izango da eta bakoitzak bere pisuaren araberako sarrera ordainduko du: kiloko 17 zentimo. Gizenak egon bitez lasai, 77tik gorako kilorik ez baita kontuan hartuko. Alegia, inork ez du 13 eurotik gora pagatu beharko. Ordaindu beharreko ikuskizun bakarra izango da.
Espazio horizontala aski ez eta bertikala ere konkistatzera joko dute Lekeition, herriko kanpandorretik zintzilik jarri eta dantza ikuskizuna eskainiko baitu Kataluniako Sacude taldeak. Duela zenbait urte egin bezala, aurtengoan ere aho bete hortz utziko dituzte ikusleak, elizaren estilo gotikoa arte garaikidearen euskarri bilakatuta.
Stock Umoreak, arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen nazioarteko eskola sortu berriak, Lekeitio Off egitasmoa aurkeztuko du, bestalde. Hamabost eguneko tartean zazpi umorezko lan labur erakutsiko dira kaleetan (lehen saioa dagoeneko egina da, ekainaren 30ean). Erabat bukatu gabeko obrak dira gehientsuenak, jaialdira bertaratzen den publikoaren erreakzioa lagungarri izango dutenak.
Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena