Odolezko marrubiak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Greziatik etorri berriak ukitu gintuen: hogeita hamar bengalatar larriki zauritu zituzten marrubi ekoizle latifundioaren sustenguz osatu bravoi edo pistoleroi talde armatuetako kideek Peloponesoko Nea Manolada herrian. Beraien errua? Sei hilabeteotan ordainduak izan gabe negutegietan errendaturik joanak ziren zor zitzaienaren eskatzera. Aterpe doietan metatzen dira migranteak, hamahiru oren baino gehiago lan eginez egun oroz, hitzemanak zaizkien 20 euroak amets direla askotan! Indioek, pakistandarrek, Afganistan edo Iraketik klandestinoki sartuek Tirana aldera itzulitako behialako albaniar oldeak ordezkatu dituzte. Troikalandean behingoz helburuetarik bat lortua da: Europako gune batean lanaren gastua hutsaren hurrenera apaltzea... eta pozik ez dagoen esklaboa tiroz isilaraztea!

Barrosok eta Merkelek kudeatu Europa osoa bihurtuko den gose-eremuaren irudia dakarkigu Greziak. Pedro Olallaren bloga zein Petros Markarisen nobelak irakurtzen ditugu eta Teo Angelopoulosen filmak ikusten, marrasma horri ihardokitzeko baliabidea kultura suerta daitekeen ustetan –potentziala darabilt, zer gerta ere!–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!