Inoiz ez bezalako aukera

“Yolanda Barcinak gaur galtzen badu, bozak izanen dira, eta baliteke gaiztoak gobernura iristea; hori gertatuko balitz, ni Jakara joanen nintzateke bizitzera, Nafarroan zergarik ez ordaintzeko”. Horra hor Ollarrak UPNren Biltzar egunean Diario de Navarran (non bertzela?) idatzitakoa. Hori aski izan zen, zalantzan zeuden biltzarkideen botoa Barcinaren alde makurrarazteko. Barcinak, azken finean, antzekoa errana zuen aurreko egunetan; hau da, bera galtzaile ateraz gero, gobernua arriskuan egonen zela. Gobernuari esker bizi diren UPNko kideek ez zuten zalantzarik izan, eta direnak eta ez diren guztiak joan ziren bozka Barcinaren alde ematera. Baten bat ospitalean zegoen, eta taxi bat bidali zuten haren bila, eta biltzarrean agertu zen, sudurreko zunda eta guzti, Barcinaren alde bozkatzeko.

Barcinak, azkenean, %51 eskuratu zuen, eta duela lau urte, aldiz, %89. Emaitzen ondotik, batzuek eta besteek batasunaren aldeko mezuak eman zituzten. Oholtzatik, Barcinak dei egin zion Alberto Cataláni agertokira igotzeko; corellarrak, ordea, ezezko borobila eman zion. UPN bitan hautsita, kontua da Gobernuari eutsiko dion ala ez. PSNek, jakina, Catalánek irabaztea nahi zuen, harekin akordioa egiteko eta, gobernuan, Barcinaren ordez Catalán bera jartzeko. Sozialistek kazetarien aurrean erran dute ez dutela konfiantzarik Barcinarengan, eta dimisioa eman beharko lukeela, baina ez dute zentsura-moziorik babestuko, ezta oposizioko gainerako alderdiek Ezkerra taldeko parlamentariren bat presidentegai aurkeztuta ere. Azken aukera hori hizpide izan da oposizioko alderdien arteko bileretan, zertarako eta, behin gobernura iritsitakoan, hauteskundeak deitzeko. Baina PSNri ez zaizkio bozak komeni; ezta UPNri ere, jakina. Roberto Jimenezek doi-doi % 60 lortu zuen duela urtebeteko nafar sozialisten kongresuan, eta hori Nafarroako Kutxako dieten eskandalua plazaratu aurretik. Bozak orain eginen balira, PSNk inoizko emaitzarik kaskarrenak eskuratuko lituzke, eta UPNk edo eskuindarrek ere bai. Bertzela erranik, Bilduk, Geroa Baik eta Ezkerrak gehiengo osoa lor dezakete Nafarroan, eta horrelako aukerarik ez da sekula santan izan; horrenbertzez, ez bada dieten soka luzetik edota CANen afera ilun eta itsusitik bertzelakorik ateratzen, PSNk txintxo-txintxo joko du egungo erregimena habetzera, beti egin duen moduan, bai eta hauteskundeak ahalik eta gehien atzeratzera ere. Rubalcabak, adibidez, oso argi utzi zuen hori lehengoan Iruñean, Barcinarekin besarkatzera etorri zenean; Barcinaren gobernutik Iruñean lizentzia lortu duen SER irratiaren bedeinkazio guztiekin, gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak adierazi du tiro poligonoak “on egin” diola biodibertsitateari

José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Eguneraketa berriak daude