Emakumeak borrokan
Mixel Etxekopar

"Sentitzen dut gure euskal mundu txikian tabu bat badela tziganoekiko"

  • Xiru jaialdiaren antolakuntzan murgilduta aurkitu dugu Mixel Etxekopar (Irabarne, Zuberoa, 1963). Martxoaren 22tik 24ra egingo da Xiru, Gotaine-Irabarnen. Azken egunean Etxekoparrek berak idatzitako Ederlezi pastoral ez-ohikoa jokatuko da, eta hori izan dugu harekin solasteko aitzakia nagusia. Nicole Lougarotek, Etxekoparren bikotekideak, ijitoen eta maskaraden arteko harreman zuzenaz 2009an plazaratutako Bohémiens ikerlanean oinarritzen da Ederlezi.

Unai Brea @unaibrea
2013ko martxoaren 24a
Ederlezi-k tzigano edo buhame herriaren bilakaera kontatzen du, emakume baten eta haren zazpi alaben istorioaren bitartez.
Ederlezi-k tzigano edo buhame herriaren bilakaera kontatzen du, emakume baten eta haren zazpi alaben istorioaren bitartez.Christophe de Prada

Ederlezi. Eman lezake, baina ez da euskal hitza.

Ederlezi tziganoen festa bat da, udaberriko festa, maiatzaren 6an Balkanetan egiten dutena. Guk izen hori hartu dugu metafora gisa, udaberriko pastorala baita gurea. Badakigu pastorala udan dela mementoan, baina denboran anitz aldiz egin izan da udaberrian ere. Guk hala eginen dugu, pastoral bat formatu txikian. Ederlezi-ren gaia eta mamia tziganoak dira, eta forma pastorala izanen da.

Agian “alternatibo” da Ederlezi izenaren ondoan gehien erabili den adjektiboa. Bat zatoz?

Erabili da, eta erabil bezate. Nik ez dakit zer den ortodoxia eta zer den alternatiboa. Niretzat pastorala bera da alternatiba mundu uniformizatu honetan, historien kontatzeko manera desberdin bat, aspergarria batzuentzat, oso garaikidea besteentzat eta zaharkitua hirugarrenentzat. Pastoralak hartu du forma bat orain, eta maite dut. Baina Patri Urkizuk bildu zuen liburu batean XVIII. mendeko pastoralen berri, eta aipatzen den lehen pastoralak 700 bertset edo kopla ditu, eta bederatzi aktore. Orduan, zer zen pastoral ortodoxoa edo alternatiboa? Egia erran, Xiru festibalean maite dugu tradizioa begiratzea, ez errepikatzen den gauza bat bezala, baina beti birsortzen den gauza baten gisa.

Ederlezi-ra itzuliz. Tziganoak dira protagonista.

Bai. Euskal Herrian buhameak deitzen dira, eta hortxe da kosketarik bat, zeren buhame, batzuentzat, klase sozial bat da, pobreena. Baina ez, populu bat da, Euskal Herritik pasatu eta hemen kokatu direnak XVI. eta XVII. mendeetatik. Halere, irudimen hori geratu da zeren batzuk ez baitira integratu, eta beti egon da halako bereizketa. Populu gisa bizi direno izanen da bereizketa hori. 1969an, uste dut, egin zuten tziganoen lehen munduko biltzarra, eta kontzientzia hori piztu zen. Nik hori euskaldun gisa maite dut. Euskal kontzientzia ere noizbait –beharrik– piztu zuten Campionek, Sabino Aranak...

Populu horren arrastorik bada Zuberoan? Esango didazu, noski, maskarada dela arrastoetako bat, edo nabarmenena behintzat.

Lausotua da baina Euskal Herrian badaude komunitateak, hemendik hurbilen Garazi aldean. Sozialki integratuak ez direlako da zailena aipatzea agian, Frantzian izugarrizko eztabaidak izan dira horregatik. Zuberoan oso berria da afera. Oraindik bizi eta zahar direnetan izugarrizko iraina da “buhamea”. Badakite nori erraten duten, badakite nori min ematen duten. Belaunaldi batentzat buhame erratea oso gauza mingarria da, barregarria maskaradetan, eta hori da koska txiki bat. Nola izan daiteke barregarria maskaradetan, eta hain baztertua gizartean?

Barregarri, diozu. Baina hori baino gehiago direla esango nuke. Buhameak protagonista handiak dira maskaradetan, eta kauterak zer esanik ez: Pitxu eta Kabana protagonista nagusietarik dira, nagusiak ez badira, eta Kabanaren eta Buhame Gehienaren ahotik mintzatzen da herria. Beraz, maskaradetan bederen, buhameei, kauterei, zerbait aitortze zaie, ezta?

Hori aski berria da, bihurgunetxo bat izan zen 1982ko maskaradetan. Predikuak estudiatu zituen batek eta ikusi zuen euskal kontzientziaren ahots bilakatu zela Kabana. Orain ez dut ikusten buhamerik edo Kabanarik euskararen kontra mintzatzen. Gertatu zen urte batzuetan eta izugarrizko kalapita sortu zen. “Ezin daiteke euskara gutxietsi maskaradetan!”. Kontua da zuk diozun bezala protagonismo handia badutela, baina zergatik zaie hain zail ikerlariei eta gizarteari publikoki aitortzea buhame eta kauterei, tzigano, rom, ijitoei, populu bat direla eta agian zerbait ikusteko badutela gure maskaradetan? Ez dut erantzunik galdera horrentzat. Errumanian izan naiz Nicolekin, bere ikerketarako, eta han ikusi ditugu, beste izen batzuekin, Kabana, Pitxu, Jauna eta Anderia... Zergatik da hain zaila Euskal Herrian aitortzea usantza horiek tzigano populutik heldu direla? Iduri luke horren aitortzea, nonbait, euskal kulturaren ahultzea dela. “Zuberoako maskaradak dira gure ikurra, eta aitortzen badugu buhameek-eta zerikusia badutela, ai, ai, ai...”. Ni horretaz harro nago. Pirinioetan jendeak pasatu eta joan dira, eta eskerrak, kutsatze baikor horrek egin du gu garena. Sentitzen dut gure euskal mundu txikian tabu bat badela.

Zer ikusiko du Ederlezi ikusten duenak?

Fikzio bat da, nahiz eta gertakariak denak diren historikoak. Ama batek, Ederlezik, zeharkatzen ditu Euskal Herriak, eta mendeak ere bai, bere zazpi alabekin. Gipuzkoatik Zuberoaraino Euskal Herria zeharkatzen dute. XVII. mendean hasten da haien ibilaldia, eta beren bizi denboran pasatuko dira lau mende, XXI. mendean bukatzen baita. Ama hori, pastoral guztietan bezala, hiltzen da, badu halako bukaera triste bat, hiltzen baita presondegian, baina ez da bukaeran hiltzen, hiltzen da pastoral erditan, eta gero zazpi alabek jarraitzen dute bizitzen eta beren ohiturak kantatzen, eta maskaradak egiten, eta haiek jasaten dituzte oldartzeak eta bazterketak.

Oso parte hartzaile gutxi edukiko du Ederlezi-k. Nahita?

Bai. Pastoralak orain oso handiak dira, eta iduri luke jende gutxirekin egitea alternatiboa dela baina duela 50 urte pastorala jendeen erdia baino gutxiagorekin egiten zen. Nioen bezala, Urkizuk bildu izkribuetan aipatzen dira bederatzi aktoreko pastoralak.

Zergatik dira hain handiak gaur egungoak?

Orain zerbait handia egiten dugu edo hilak gara. Horrek badu bere alde ona, ikusgai izateko, bereziki euskaldunok bezalako gutxiengo batentzat, baina badu alde txarra ere, zeren alderdi soziala bada azkar pastoral handi batean, alderdi artistikoa ez da derrigorrez handiagoa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Antzerkia  |  Kultura  |  Generoa

Antzerkia kanaletik interesatuko zaizu...
Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!

Azken aurreko emanaldia izan bada ere, azkenean izan dut Xake konpainiaren Mami Lebrun antzezlana ikusteko aukera. Antzerki egarriz egin dugu Bilborako bidea, eta gu bezala, asko izan dira Euskararen Eguna aitzakia hartuta, Bilboko Arriaga Antzokiak antolatu duen emanaldira gerturatutakoak.


2019-04-08 | Amaia Lekunberri
Elkano: zeinen eredu?

Loraldia festibalean estreinatu zuten, martxoaren 22an, Mundubira: Elkano, Primus antzezlan musikatua (antzezpenari kantua gehitzen dio Ainara Ortegak, eta biolina jo Nerea Alberdik). 1519an itsasoratutako Fernando Magallaesen espedizioaren V. mendeurrenaren karira ekoitzi dute lana. Mundu bira haren nondik norakoak ditu ardatz, eta Juan Sebastian Elkano marinel getariarra da protagonista nagusia. Bilboko Itsas Museoan egindako lehen pasean egoteko aukera izan nuen, espresuki ikasleentzat zen... [+]


Migratzaileen errealitatea, ikasleek oholtzaratua

Migratzaileen egoeraz eta Euskal Herriko jendarteak horien harreran duen rolaz gogoetatzen duen antzezlana eskainiko dute gaur Bernat Etxepare lizeoko hamar ikaslek. Benetako lekukotasunak ezagutu dituzte horretarako, Etorkinekin elkarteari esker.


Mugaz gaindiko dibertimendua

“Gazteak euskarari lotzeko, eta euskara plazerarekin lotzeko tresna ederra da Libertimendua”. Makeako libertimenduan idazle aritu den Xan Berterretxeren hitzak dira. Eta ideiek ez dutenez mugarik ezagutzen, Iruñeko gazte euskaldun batzuek hitz horien esanahia jaso eta beren gorputzetik iragan dituzte. Emaitza: satira, kritika, zirtzilkeria, antzerkia, dantza eta musika koktela. Inauteria. Ala beste manera batez esanda: Libertimendua. Baxenafarroatik Nafarroa Garaira egin du... [+]


2019-03-10 | Lander Arretxea
Itziar Itu˝o, aktorea
"Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian"

Aktore-ibilbide osoa Euskal Herrian garatu ostean, Espainiara joan zen Itziar Ituño hemen ez zituen lan aukeren bila. La Casa de Papel telesaileko protagonistetako bat da, Goenkalen bezala, polizia buruaren rola hartuta. Netflixek erosi ostean, mundu osora zabaldu den fenomenoa bilakatu da ekoizpena. Hirugarren denboraldia grabatzen ari dira orain. Telesailen urrezko aro honen gozo eta gaziak barrutik nola bizi dituen kontatu digu.


Libertimendua Iru˝ean
Badator kokoa!

Zomorroa da kokoa, bakterioa, intsektua. Izaki inozo, zoro, ganoragabea. Arrotza den hori, desberdin den hori, zu ez zaren hori. Edo, nork begiratzen dizun, zu zeu ere izan zaitezkeena, akaso. Koko deitzen omen zieten Nafarroa iparraldeko ibarretako herritarrek hegoalderago zeudenei: Baztangoek Lantzekoei, Lantzekoek Odietakoei... Batzuek besteei, Kokoerrira heldu arte: Iruñera.


2019-03-01 | Topatu.eus
"Manera batez politika egiten dugu egiazki, eta gainera bakarrik euskaraz"
MULTIMEDIA - erreportajea

Urtero bezala Amikuzeko gazteek libertimendua prestatu dute Donapaleuko inauterietan. Zirtzilek urtearen laburpen kritikoa egin dute, ondoren bolantek urtaro berriari hasiera emateko. Gazteek soilik antolatzen dute ekitaldia, euskara hutsean, eta tokian tokiko gaiak ekartzen dituzte plazara.


2019-02-27 | Kanaldude.tv
Makea, Luhuso eta Lekorneko libertimenduak
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal Hedabideetan ihauterien gaia aztertu dugu hilabete honetan. Munduan zehar ospatzen diren ihauterien aipamenetik abiaturik, Euskal Herrikoetara: Zubietako ihauteriak Lino Elizalderen azalpenekin, Makeako libertimendua, emazteei ihauteri forma desberdinetan ukatzen zaien lekua eta plazako hitz librea landu ditugu bost hedabideek.

• Emazteak ez dira beti borobilaren erdian - Kazeta.eus
• Ihauteriak munduan zehar - Herria Astekaria
• Inauterietako hitz libreak - Ipar EHko... [+]


Getxo Antzokian euskaldunon hizkuntz eskubideak urratuko direla salatu du EH Bilduk

Erabakia "euskal hiztunon komunitatearen aurkako eraso zuzena" dela adierazi du koalizio abertzaleak: "Badirudi Euskaraldian batzuk egindako aldarriak ahaztu dituztela".


2019-02-20 | ARGIA
Igandean Libertimendua eginen dute Donapaleun, hainbat berrikuntzarekin

Inoiz baino Libertimendu gehiago ari dira jokatzen aurten. Lapurdin lau, Baxenabarren beste hainbeste. Nafarroa Garaian ere izanen da, lehen aldikoz, Iruñean. Heldu den igandean Donapaleun, urtetik urtera gero eta arrakastatsuagoa.  


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude