Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Pazko biharamunean izaten da, astelehenean; Sara herrian. 30. ekitaldia da aurtengoa; apirilaren 1ean. Idazleak, adinekoak dira nagusiki. Idazle gazteen presentzia emendatuz doa urtetik urtera. Herriko Etxeak eta EKEk tokiko polikiroldegia azoka gisa apailatu ohi dute. Argitaletxeek liburu-kutxak prest dituzte jadaneko. Jean Haritchselhar euskaltzaina omendua izanen da. Bernardo Atxagaren mintzaldia azpimarratu dugu egitarauan.
Idazleen Biltzarra Sara herrian izatea, euskal literaturaren bilakaera edo segida natural gisara har dezakegu. Sarako Eskola dugu oroimenean, XVII. mendeko euskal literaturaren mugimendua bildu zuena. Dena erratera, badago eskola izan ote zen zalantzan jartzen duena. Aramaioko Patxi Salaberri Muñoak, esaterako. Demagun, ez zarela Sarara egundaino menturatu, eta harako bidea hartu nahi duzula. Zatoz gurekin, bada!
Sarako erretore izan zen Pedro Agerre Axularren garaiaz aitzinera egin dugu –XVIII. mendean gaude engoitik–, eskualde bereko Joan-Piarres Duvoisen idazlea hartu dugu hizpide. Bernardo Atxagaren Etiopia liburua bere abizenarekin hasten da: “Duvoisin kapitainaren itzulpenean ere hala irakurtzen da, zeru boteretsuak ez ziela begiratu Kaini eta haren emaitzei; baina ez da argi ikusten mesprezio horren zergatia, ez eta Abeli ondo begiratzearena ere (...)”. Ainhoan jaiotako Duvoisenek Vulgata osoa itzuli zuela diosku Atxagak Kain. Abel idazkian. Jainkoak galdera asko egin omen zizkion Kaini. Hala nola: “Zertako samurtu zare?”. Kaini boterearen krudeltasun geldoa ageri omen zitzaion. Horregatik-edo, Vulgatan ez bide dira Kainen erantzunak jasotzen.
Antigoaleko kontuak gibelean utzi ditugu, eta Ruper Ordorikak kantatutako Atxagaren Galderak poemaren hitzok gogorarazi ditugu: “Esaidan, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak? Kausitzen al duzue maitasunik sikiera, zuen maitatuen arteko ehundiko hogeita bost edo hogeiaren baitan?”.
Euskal Herriko 30. Idazleen Biltzarraren kaietara abiatu gara Lapurdi aldera, eta guk ere galdera andana pausatu diogu geure buruari: “Zuek, Iparraldeko anaia-arrebok, patua aipatzen duzuenean zertaz ari zarete zehazki? Otoi egiterakoan, gogoan izaten al dituzue paradisuko karabanak?”.
Galderak asmatzean ez gara txit originalak izan, egia erratera. Eta gainera, aldi batez, XX. gizaldian europar kontinenteko blokeen artean altxatu zen muga eta gure herriko muga nagusia, biak ala biak, buruan nahasi ditugu.
Sarako Azoka Aberri Egunaren biharamunean izan ohi da, jende osteak Euskal Herrian gaindi ibili ostean. Irudi luke, Sararako bidea malkartsua bihurtzen dela Pazko biharamunean, leku patarra bide da gure Iparraldea. Idazleen Biltzarrak esoterismo kutsua ote duen pentsa dezakegu. Konparazionera, Zuberoako Pastoralaren exoterismoaren aldean. Beraz, Sarako Azokara bidea hartu orduko Maiatz eta Hatsa literatur elkarteak ezagutzea lagungarria dela pentsatu dugu. Izan ere, gaur egunera arte idazleak –idazle bakan batzuk– baino ez dira Sarara menturatzen –Hegoaldeko idazleez ari gara–. Azokako mozkinen egile direnak, alegia. Erran dezagun argiago: Durangoko Azokara doazen erromes eta kontsumitzaile osteentzat Sarako Azoka arrotza da. Areago, euskara mendratuaren aldean, Errepublikako hizkuntza nagusia gailendu ohi baita bertan. Zeruko edota lurreko botereen krudeltasun agerikoa, naski.
Nolanahi den ere, Sarara arribatu gara, azokarako asmoz arribatu ere. Eliza eta Herriko Etxearen inguruan utzi dezakegu autoa, edota azokara bidean dagoen plaza nagusian. Karrikaz karrika goazela, hilerriak inguratzen duen San Martin Elizaren dorrean hauxe irakurri dezakegu: “Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen”. Goizeko 10:00etarako iristea gomendatu digute. Sarako Elizako ezkilek 12:00etan tanko seinalatzen baitute eguerdia. Ez gaitezen horregatik aztoratu. Orenak oren, orduak ordu, Iparraldean egon arren, ez gara berant arribatu. Berezitasunik berezitasun, hona batto: azokan sartzeko ordaindu behar duzu. Populu gutxitua izatearen seinalea duzu diru-laguntzarena. Gurean ez dago paradisurik, ezta edenaren antzekorik ere.
Azokaren idekitzearekin abiatu da ekitaldia. Idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dizkizute. Jabaltasunez begiratu eta aukera dezakezu, baita idazleekin patxadaz mintzatu ere. Sara ez da Durango, eta Azoka ere ez. Eusko Ikaskuntzaren ekitaldia hasi da segituan, 10:15ean. Bekak jaso dituzten idazleen edota egileen izenak ezagutuko dituzu. Literaturaren mozkinen xerka ari bazara, ez harritu, ez gaitzitu, uzta ez baita oparoa. Historia, linguistika edota ikerkuntzari buruzko liburuak aurkituko dituzu batez ere, baita bideoak ere. Ez etsi horregatik, argitaletxeen standetan so egizu arduraz. Egile edota emaitza preziaturen bat aurkituko duzu. Baita idazle exoterikoren batekin izan ezik, idazle esoterikoren batekin mintzatzeko parada izanen ere.
10:45: Euskaltzaindiko liburuen aurkezpen ordua. Txomin Peillen eta Jean-Louis Davant euskaltzainek Jon Mirande, olerkaria eta Antoine d´Abbadie, Abbadiaz liburuak aurkezteaz gain, literatur eta kultur eragileez mintzatuko zaizkigu hurrenez hurren. Henri Duhauk, berriz, Gratien Adema Zaldubi: Gaineratikoen bilduma aurkeztuko du, baita Adema idazleaz mintzatuko ere. XX. mendeko idazleak dituzu beraiek.
12:00: Eguerdian, Biltzarrak Jean Haritshelhar euskaltzainburu ohia omenduko du.
Lehenago baina, 11:15etan, XX. mendekoa izan ezik, XXI. mendeko idazlea mintzatuko da azokan: Bernardo Atxaga. Luzien Etxezarretaren eskutik. Azokaren egitarauaz doi-doia dakigu, Mintzaldiaren gaiaz deusik ez. Alabaina, guk eta zuk, Sarako Azokara abiatu ginenok, hainbat galdera berritu nahi dugu, Atxagaren mintzaldirako iradokizun gisan: “Asko al dira, asko al zarete mugaz bestaldeko erresuma honetan? Egunero telebistatik edo bestelako ausagailuen bitartez sumatzen dugun jendea, hemen bizi al da?”.
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Ane Zubeldiak (Hondarribia, 1994) eta Eider Adeletxek (Pasaia, 1995) osatzen dute Mejillon Tigre kolektiboa. 2016tik 2019ra Autobiographikal saioa egin zuten, hainbat emakume poeten lanak biltzen zituen zuzenekoa; eta ordutik beste hainbat proiektu ere egin dituzte bakarka... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]