Txapeldun bat naiz

Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Izenburu hau irakurrita norbaitek esango du, “Imanoli lehenengo burua kanpotik zuritu zitzaion eta orain barrutik hasi zaio zuritzen”. Agian arrazoi du hori esaten duenak. Bati burua barrutik zuritzen edo arintzen hasten zaionean, inguruko denak konturatu arren norbera ez baita konturatzen. Arrisku hori izan arren bertsolaritzaren barruan bizi izan dudan guztia arakatuta ausartzen naiz esatera, pribilejiotan naizela txapeldun.

Hasteko, bertsozale porrokatua jaio banintzen jaio, bertsolari-herri eta sendi bertsozale batean jaio nintzen. Horrela, lau urte nituenerako, aitonak erbiaren bertso bedeinkatu hura erakutsi zidan. Etxean eta auzoan, “hemen dek gure bertsolaria” esanda, bertso hori eskatzen zidatenean, serio demonio kantatuko nien. Garaitsu horretan, Txapel eta Zepai, punta-puntako bi bertsolari eta izar handi, elkarren koinatuak ziren, hau da, Txapelen emaztea Zepairen arreba zen, eta emazte horren beste ahizpa bat eta bere bikotea gure auzoan bizi ziren. Gure gurasoen oso lagunak zirenez, oso etxekoak genituen, haiek gure etxean eta gu haienean etxe-etxeko ibiltzen ginen, eta Txapel eta Zepai sarri hurbiltzen ziren hara. Beraz, oso haurra nintzela, bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen.

Gero berrogeiko hamarkadaren erdi aldetik hasita, Azpeitia, betitik bertsolari herri berezia izan denez, Donostian euskaraz hitz egiteagatik isunak jartzen zituzten garaia izanagatik, San Tomas egunez goiz eta arratsaldez kantatzen zuten udaletxeko balkoitik garai hartako punta-puntako lau bertsolarik. Ez nituen berehala galduko saio gogoangarri haiek! Haiek balkoitik kantatu ahala, bertso bat baino gehiago jaso eta etxera joandakoan, senide eta gurasoei kantatuko nizkien. Oraindik ere, orduan entzundako bertsoren bat edo beste badabil nire kalabaza zuri honetan. Esango nuke, saio haiek entzun baino gehiago jan egiten nituela. Garai hartan elizak zuen indarra kontuan hartuta, apaizak beren hitzaldietan saiatzen ziren Jaungoikoaren handitasuna azaltzen, baina, Jaungoikorik bada barka diezadala, niretzat ez zen udaletxeko balkoian ikusten nituen haiek baino jaungoiko handiagorik. Nork esango zidan niri, handik urte batzuetara, haiekin lagun egin eta buruz buru plaza batzuk egitera iritsiko nintzenik. Bidaia horretan ordea, hasieran babesle eta gero bidelagun ezin hobeak izan nituen bi bertsolari handi herrian bertan nituen. Hori zorte ikaragarria izan zen niretzat!

Konturatuko zineten bezala Joxe Lizaso eta Joxe Agirrez ari naiz. Honen guztiaren eraginez, soldadu joaterako iritsi nintzen plaza batzuk egitera ere. 1959an soldaduska bukatu ondoren, iraultza giroko 1960ko hamarkada hark sasoi bete-betean harrapatu ninduen. Askotan aipatu dugun bertsolaritza baserri girotik hiritartzeko pauso hura gertu, oso gertutik bizi izana oso garrantzitsua izan zen guretzat, pittinka-pittinka, Euskal Herri osoan gero eta ezagunago izatera iritsi ginelarik. Horri esker, handik berehala, hogei edo hogeita bost bat urtetan, urtean ehun bat saio eginez ibili izan naiz. Euskal Herriko zazpi probintzietako herri eta herrixka gehienak arakatu eta ezagutu ditut, herri bakoitzeko jende euskaltzale eta kultur eragile zintzoak, musutruk lan isilean ari zen jende horren guztiaren babesa eta mimoak jasoaz urte zoragarriak izan dira.

1960ko hamarkadako berrikuntza haren eraginez bertso-eskolak sortzen hasi ziren. Handik berehala, emaitzak ere azaltzen hasi zirenean, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Eskolarteko Txapelketak antolatzeari ekin zion, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Txapelketa hura hasi eta lehenbiziko hogeita bost urtean, epaimahaikide izateko aukera eman zidaten, beraz, Sarasuatarretatik hasi eta gaurko punta-puntako izar hauek denak, esango nuke, bertso munduan jaiotzen eta oinez ikasten ikusteko zoria izan dudala. Bertsolaritza gustatu eta maite duen bati, gazteria horrek guztiak bertsolaritzara zekartzan haize berri horiek guztiak eta bertsolaritzari ekarri dizkioten onura guztiak barru-barrutik eta gertutik ezagutzeko aukera ematea baino opari hoberik ez dago egiterik.

1985eko haustura hartan, egiari zor, Euskaltzaindiari nion eta diodan miresmenagatik barruan min-puntu eta kezka pittin bat izan banuen ere, bertsolarien esku geratu zen txapelketaren antolaketa. Halako jende multzoa hurbildu zitzaigun eta ezin hobeto atera zitzaizkigun gauzak. Orduan sortu zen ilusio eta sos batzuen eraginez gerora Bertsozale Elkartea izango zen Bertsolari Elkartea sortu genuen. Hasiera hasieratik bertsolaritzari beren hondar alea jartzeko prest zegoen guztiarentzat ateak zabalik zeudela esan zenez, ate bedeinkatu hartatik, hondar ale txikiak ezezik, harri puska bikainik ere igaro dela esango nuke nik Elkartearen eraikuntza horretan jartzeko. Jende horren emana handia izan da, baina zenbat eztabaida! Batzuetan leun baina beste batzuetan garratzagoak ere bai, beti bertsolaritzaren gurdi zaharrari, batzuk tira eta beste batzuk bultza eginez, denok norabide berean. Hemezortzi urte inguruan, hori guztia norbere haur bat jaio eta hazten ikusteak egiten duen ilusioarekin, Elkartea gero eta indartsuago eta eredugarriago egiten ari dela gertutik eta barrutik bizitzea bene-benetan ahaztezina izan da eta izango da niretzat.

Beraz, haurtzarotik hasita gaurdaino, nire bizio izan den bertsolaritzaren mundu horrek zenbat eman didan azaltzeko hitzik, euskaraz egin diren hiztegi denak arakatuta ere ez nuke aurkituko. Badakit, ni baino bertsolari hobeak eta ospe handiagokoak asko izan direla, badakit ni baino bertsolari kuttunagoak eta plaza gehiago egindakoak ere asko izan direla, baina bertsolaritza bizitzeko eta gozatzeko nik adina aukera eskura izan duenik inor ez dela izan, oso-oso ziur nago.

Honek orain betiko galdera dakar, nik eman al diot dagokion ordainik? Erantzuna ere betikoa, ahalegina egin dut behintzat, baina zerbaitetan ahalegina egiten ari ginela esandakoan gure aitonak esan ohi zigun: “Zenbaterako ahalegina? Horiek hogeita hamasei-edo ba omen dituk gero!” Ni ziur nago, nire hogeita hamasei ahaleginak pilatuta saiatu banintz ere, ez nuela kitatuko zorra.

Bukatzeko, hiru hitz edo esaldi bururatzen zaizkit: BARKATU, mila-mila-mila ESKER  eta BESARKADA estu-estu bat Euskal Herri osoari eta batik bat bertsolaritzaren mundu zoragarri horri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

Eguneraketa berriak daude