Topikoa da benetan errebeldea

  • IheskideA ::...Irabazi arte

    Mauka, 2012

Iheskide musika taldeak disko berria atera du: ...irabazi arte
Kanpazar mendatearen bi aldeetan, Leintz bailaran eta Durangaldean, gazteriak aspaldidanik izan du punk-Oi! musikarako zaletasun berezia. Testuinguru honetan ezagutu eta kokatu nuen nik Elorrioko talde hau, artean Ihesbide izena zuenean. Hastapenetan eten handiko ibilbidea izan zuen beste hainbat taldetan aritutako lagunen proiektu honek, eta sendotasuna hartzen hasi zenean taldeko baxu jotzailea espetxeratu egin zuten. Eraso horren aurrean baxuaren lekukoa eta mikrofonoa beste lagun askorekin altxatuz, Iheskide izena hartu eta diskoa grabatu zuten. Izugarrizko harrera izan zuen. Ordurako argi geratu zen punk-rock errebeldea egiteko sortutako taldeak aipatutako etiketaren estalpetik askatu, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga psikologikoa erraztasunez gainditu eta gogor ekingo ziola etorriko zen guztiari, etsaiari gogor egiteko asmoz. Hala, Tronpi askatu eta …Irabazi arte diskoa prestatzeari ekin zioten. Iheskideri izena eman zion lanari jarraipena –jarreraz eta estiloz– emanez, oraingoan ere erakutsi dute taldeak aukeratutako punk-rock errebelde deitura estilistikoki oso irekia dela eta Oi! musikaren lagun arteko taberna-koroetatik harago doala: kantuetako asko oso gitarrero eta rock-and-rolleroak dira, Eskandinabiako taldeak ekartzen dituzte gogora; Ingalaterrako 77ko punkaren irmotasun eta berezko letxe-txarra ere barneratzen jakin dute, NCC donostiar talde beteranoak egin ohi duen bezala; eta urrunago ausartuz, hard-rocka eta Alemaniako punkaren berezko melodia malenkonikoa uztartzen ere jakin dute. Ez da makala! Gainera, Euskal Herriko punk-rock eta rock-and-roll eszenan mugitzen diren talde gutxik bezala, ez dute inoiz pentsatzen dutena azaleratzeko bidezidorrik hartu eta mezu zuzenenak ematea aukeratu dute amildegian behera balazta gabe jaurtita aurrean jartzen zaienen kontra. Topikoen benetako garrantzia –orain ez bada, noiz?– errebindikatzeko idatzitako hitz gezidunek iraultza, espetxea, lobby jeltzalea, gose greba, sakabanaketa eta maitasuna dituzte gai nagusi, barru-barrukoari jarraituta. Aipatutako mugak apurtu izanaz gain –eta aurrerago etorriko direnak– taldeak lortu du gazte –eta ez hain gazte– ugari jarraitzaile izatea; eta horrekin batera, taldearen mezua zabalduaz bat, datozen belaunaldiei ondo jorratutako musika estilo gogor baina esanguratsuak hurbiltzea. Talde kontsekuentea da –batzuek panfletario deituko dute–, diskoak zuzenekoetan saltzen dituzte eta uko egiten diote beraien lana dendetan zabaltzeari.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude