Kapitalismoaren esklaboak

Kapitalismoaren aurpegia krudeltasun osoz ari da azaltzen iritzi publikoaren aurrean. Kapitalismo basatiak aldizka suizidioak eragiten ditu, eta langileak hiltzen ditu euren lantegietan. Kapitalismo hori, ordea, basakeria  itzelez agertu zaigu etxetik kanporatuetan. Amaia Egaña da, oraingoz, azkeneko hildakoa Euskal Herrian. Kapitalismo horrek izenak ditu: enpresa handiak, bankuak eta kudeatzaile politiko eta judizialak.

Banku horiek dira, hain zuzen, “lobby” baten gisan aritu direnak Espainiako Ministroen Kontseiluko mahai azpian, eragozteko euren kontrako neurririk har dezaten etxetik kanporatuen auzian. Bankuak ez dira argazkian azaldu. Baina eurek zehaztu dituzte erabakiak. Hala, Espainiako Gobernuak ez du 1909ko Hipoteken Lege zaharra ukitu nahi izan, bankuen presioaren ondorioz. Lege hori lurjabe handiekin eta bankariekin zituzten harremanak arautzeko sortu zen. Justiziako sektore batzuen arabera, “prozesu judizial oso oldarkorra da zordunarekiko, hipoteka maileguaren eskriturari sententzia judizial bati baino eraginkortasun handiagoa onartzen dio, eta zorduna oso aukera gutxirekin uzten du kontra egiteko”. Horregatik, Gobernuak, legea aldatu beharrean, dekretua agindu du, etxetik kanporatzeen zati txiki bat bi urtez geraraziz… Eta gero zer? Etxetik kanporatuei “Banku txarraren” jabetzako etxebizitza parkea eskaini diete alokairu sozialean. Hemen ere bistan da bankuen presioa. Dirua irabazten segituko dute etxetik kanporatuen alokairuaren kontura.

Legea ez aldatzearren, Gobernua zertxobait “mugitu” da suizidioen eta mobilizazio sozialaren aurrean. Bankuen eta Troikaren (Nazioarteko Moneta Funtsa, Europako Banku Zentrala, Europako Kontseilua) esklabo direnez, hildako gehiago beharko al dituzte, pixka bat gehiago “mugitzeko”? Halakoxea da kapitalismoa: krudela eta hiltzailea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude