Galtzak bete sagar

Sagar sasoian egiten ditut urte osorako ozpin lanak. Sagarrena eta sagardoarena da nire ozpina. Botila sagardoen kondar guztiak ozpin barrikara eta sagarra denean haren muztioa erantsi. Erretxindutako laguna bezain gutxi gustatzen zait minegia den ozpina, gezamina edo ezti-garratza nahiago. Garrazten den sagardoa eta sagarraren muztio gozoa, nahasketa aproposa. Gozo gehixeago behar denerako frutak sartu eta lurrinak indartzeko belarrak, loreak... Aurtengo ozpina etxean ugari ditugun bi fruitu ezin gozoagoekin egingo dut: piko gorriekin (Ficus carica) eta mizpirekin (Mespilus germanica).

Lehengoan, Aiako Etxeta baserrian, Balentin nagusiak egiten duen burruntzian erretako antxumea, munduko onena, jatera elkartu ginenen artean kontu horiek ibili genituen. Bertako seme Joxek, etxeko upelak sagar muztioz bete genituela esandakoan “aitatzako lanak” izango ditugula zioen. Olideneko Mertxek esaera bat bota zuen: “Mundu honetan bi gauza ontzen dira hil ondoren: pertsona –hil eta gero entzuten da: ona hunan bada...– eta mizpira, usteldu arte ez baita gozatzen”. Mizpirekin azokara sagarrak nola eramaten ziren gogora ekarri zuen Olasoko Mª Angelesek. Negua loratuko diguten sagar horiek nola bildu eta jaso behar zirenak tarte luzea izan zuen. Aia bertako aldameneko Iruretaegia bailarako Iruretaaundi baserriko Patxik ederki asko azaldu zigun umetako bere lan hura: “Galtza zahar haundi batzuei beheko barrena josi, jantzi eta hanketan hestu izateko eta uhalez edo sokaz sorbaldatik eutsi. Arbolan gora igo eta sagarrak banaka-banaka heldu eta galtzetan sartu. Galtzak bete sagar, poliki-poliki jaitsi eta banaka-banaka saskietara. Horiek astoz etxera. Han, ganbaran, belar ondu pixka baten gainean banaka-banaka zabaldu miztoaz gora. Beti txortenaz gora. Sagarra beti banaka-banaka, eta gozo utziz, bota gabe. Beidok ganbaran saskiak husterakoan tarraka soinurik entzuten bazen! Ederrak aditu beharko hituan!”. Errezilak, Urtebiak, Mendiola, Intxaustia... berandu sagarrak, gogorrak eta jasotzeko egokiak. Saldiasen “egon sagarrak” deitzen dietela erakutsi zidaten lehengoan Arizkungo Gamioxarrean Enekok eta Markelek. Gipuzkoako Zubietako Aizpuruko gure amona Joxepa zenak “golde sagarra” deitzen ziela dio bere seme Jexuxmarik. Sagarraren garrantzi historikoa ezagututa galtzak bete sagarretik etorriko da “galtzak bete lan” esaera...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagarra
2020-12-20 | Jon Torner Zabala
Mikel Garaizabal, enologoa
"Aurten txotxa desberdina izango da, baliatu dezagun eredua aldatzeko"

Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]


2020-12-20 | Unai Agirre
Sagarra, Euskal Herriko altxorra

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]


Sagartzea
Ipar Euskal Herriko sagardogintza berpiztu duen elkartea

Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]


2019-12-22 | Jon Torner Zabala
Sagarrondoa
Enbor okerretik zurezko pieza finak

Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude