Zer eginen du Parisek?

Hauxe, denen ahotan dagoen galdera: zein izanen da Frantziako Estatuko erantzuna Iparraldeko jendarte sektore desberdinek eta tendentzi guztietako hautetsiek indar biziz plazaratzen duten Lurralde Elkargoaren eskaerari? Pasa den urriaren 11n deszentralizazioaz arduratzen den Lebranchu ministroak Euskal Herriko delegazioa errezibitu zuen, baina afera ez zuen argitu.

Iparraldearendako instituzio baten sortzea objektiboki errazago da gaur egun, batere segurtatua ez bada ere. Jendarteko eragile askoren jarrera segituz, hautetsien artean ere aldeko iritzia azkarki zabaldu da azken hilabeteetako gogoetak aitzinatu arau. Orain arteko dispositiboak gaindituak dira gehienen ustetan,  eta frantses legedian tresna juridiko egokiak badira, zerbait berezia asmatu gabe. Aieteko Konferentziak ireki aro berriak desagerrarazi du borroka armatuaren aspaldiko aitzakia. Panorama horri gehitzen badiogu gobernamenduaren deszentralizazio asmoa, ez da dudarik 1981etik hona koiunturarik hoberena bizitzen ari garela. Baina aski ote da zerbaiten lortzeko? Krisi ekonomikoak sortzen dituen desafioen ondoan bigarren mailan gelditzen da auzia. Ipar Euskal Herriak pisu gutti du Paristik ikusita eta gainera frantses goi-kargudun batentzat kudeatzeko zaila den dimentsio geopolitikoa badu, Korsikan edota Bretainian ez dagoena. Iparraldea instituzio baten bidez ezagutuz ez ote da prozesua kontrol ezinean abiatuko, Frantziar Errepublika zati txiki hori, Euskal Herri osoko zati bilakatuz?

Ikustekoa da ere zein puntutaraino esku hartuko duen Espainako Gobernuak. Urteetan Madrilek Frantzia presionatu du Iparraldea ez dezan ezagutu, terrorismoari amore ematea izanen zelakoan. Gaur egun bide beretik doala dirudi. Euskal delegazioa ministroaren bulegotik atera bezain laster, Madrilek bere kezkak jakinarazi dizkio Frantziako Barne Ministerioari, EiTBko erreportajearen araberan, Lebranchuk delegazioari Lurralde Elkargoa hitzeman omen ziolako.
Denbora berean, buruzagi sozialistek errepikatzen dute frantses antolamendua malguago bilakatu nahi dutela eta lurraldez lurralde egokipen instituzionalak egiten ahalko direla. Are gehiago, Alsaziako instituzio guziak batzea onartu du Frantziako Gobernuak eta ez ditu baztertzen Korsikako eboluzio instituzionalak edota Bretainiako lurralde historikoak berbatzeko aukera. Ipar Euskal Herria erantzunik gabe geldituko den lurralde bakarra izanen ote da? Eta bere herritarrak euskaldun izateagatik berriz ere mespretxatuak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude