Animaliek epaitutako animaliak

Txerri baten kontrako epaiketa, Alemanian.
Txerri baten kontrako epaiketa, Alemanian.

Falaise (Frantzia), 1386. Txerri eme bat epaitu zuten haur baten hilketa leporatuta. Guiot de Monfort udal idazkariak xehetasun osoz jaso zituen auziaren nondik norakoak. Txerriak haurrari aurpegia eta besoak jan omen zizkion. Hilketaren berri izan zuenean, Pere Lavengin bizkondeak animalia epaitzeko agindua eman zuen, eta heriotzara kondenatu zuten. Giza arropaz jantzita eraman zuten urkamendira, eta han borreroak muturra eta eskuak moztu zizkion, hiltzaileak biktimari egindakoaren ordainetan. Ondoren, atzeko laurdenetik zintzilikatu zuten, eta berehala hil zen, odolustuta. Inguruko abeltzainei txerri guztiak plazara eramateko agindu zitzaien, kondenatuaren generokideek zigorra eskarmentutzat har zezaten. Exekuzioa burututa, jendailak kondenatuaren gorpua zatikatu zuen, eta txerri erreki bazkaria prestatu.

Azken datu hori bitxia da, kondenatutako animaliak jatea ez baitzen ohikoa. Animaliak epaitzea, ordea, zentzuak agintzen duena baino ohikoagoa zen. 1161ean, Parisen beste txerri bat exekutatu zuten, erregezko hilketa leporatuta. Louis VI.aren seme Filipe printzeak zaldi istripua izan zuen, txerri baten erruz, nonbait. Eta txerria tripak aterata hil zuten jendaurrean. 1572an, Toledon, haur bat jan zuen txerria exekutatu zuten; baina, horrez gain, sakrilegioa ere leporatu zioten haur gaixoaren haragi samurra ostiral santuan jateagatik.

Txerriak ez ziren izan epaitegiak zapaldu zituzten ugaztun (ez-gizaki) bakarrak. Jabeak hil arte adarkatutako idiak, ostiko egin zale ziren zaldiak, amorrudun txakurrak... urkatu, zatikatu edo burugabetu zituzten gizakiei kalteak eragiteagatik. Epaiketa horietan, animaliek ez zuten aukerarik beren burua defendatzeko, eta errugabetzat jotzeko aukerak oso txikiak ziren. Hala ere, salbuespenak izan ziren: 1379an, Belgikako Saint-Marcel-le-Jeussery herrian, txakur saldo batek haur bat hil zuen, eta animaliak hiltzera kondenatu zituzten; baina Hubert de Poitiers apaizak saldoko txakur kumeentzat errukia eskatu zuen eta, azkenean, epaileek animalia gazteenei zigorra barkatzea erabaki zuten.

Baina salbuespenak salbuespen, eta Jean Racine idazleak (1639-1699) ederki esan zuenez, “animalien aurkako epaiketetan, benetako basapiztiak ez daude akusatuen aulkian eserita, akusatzaileen aulkian baizik”.


Azkenak
2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Bergarako paper hondakinen plantari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Trumpen muga-zerga orokorrak atzera bota ditu AEBetako epaimahai batek

Epaiak dio AEBetako presidentea bere eskumenetik harago joan dela muga-zergak ezartzerakoan, eta hamar eguneko epea ematen dio horiek kentzeko.


2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Zazpi migratzaile hil dira eta bi haur larri daude Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Eguneraketa berriak daude