Lauaxetaren gabardina

Idoye Errazti Olartekoetxeak aipatu zuenez (ezkerrean ageri da, Literaturiaren kartelaren aldamenean), beti jakin zuten beren arropa artean zintzilika ageri zen gabardina hura berezia zela. Aitaren ardura ez ezik, etxeko guztien eginkizuna zela jantzi hur
Idoye Errazti Olartekoetxeak aipatu zuenez (ezkerrean ageri da, Literaturiaren kartelaren aldamenean), beti jakin zuten beren arropa artean zintzilika ageri zen gabardina hura berezia zela. Aitaren ardura ez ezik, etxeko guztien eginkizuna zela jantzi hura zaintzea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer ote da gabardina bat norberarentzat. Zer izan liteke, udazkeneko egun euritsuetan ikusi ohi den jantziaz harago. Modaren esanetara joan eta etorri den osagarri berrasmatua. British estiloaren ikonoa. Nobela beltzetako gangster tiro zaleen eta detektibe gogortuen uniforme tipifikatua. Columbo tenientearen elementu bereiz-garrietako bat. Zinema klasikoko izarrak –Humphrey Bogart, Marlene Dietrich, Audrey Hepburn– nahiz haiek prota-gonizatutako filmak antzeratzeko modua. Bakarren baten oroigarria…

Txaber Erraztirentzat, jantziak berak izan lezakeen zentzua bazterrera utzita, bizitza osoko ardura isila izan da, erantzukizun sekretua, “zerutik erorita bezala” jasotako gabardina hura gordetzea eta 40 bat urtez erlikien pare babestea. Hitz bakarrean eta letra larriz esanda, misioa. Ez baitzen edonolakoa. Ez baitzen edozeinena. Gabardina hura –Erraztik Emakume Abertzale Batza elkarteko kide Concha Azaolari erreleboan hartutako jantzi hura– fusilamentu pelotoiaren aurrean jartzera zihoala erantzi baitzuen Estepan Urkiaga Lauaxeta-k, 1937ko ekainaren 25ean argitutako egunsenti makabro hartan.

Merezi zuen arretaz eta tentuz zainduko zuelakoan helarazi zitzaion Erraztiri. Haren jabea mutiko zenetik ezagutu eta miretsi zuelako –“izar bat zen”–. Mendirako zaletasunak, Mendigoizaleak elkarteak, batu zituelako. Gerora, bere idatziak ere irakurri eta gozatu zituelako. Haren “euskara garbia” goratu zuelako.

Ekainaren lehenean sekretu izateari utzi eta jendaurreko aurkezpena egin zuten biek Larrabetzun. Zutikako esekigailu batean ondo botonatuta ageri zen bata. Eta tente, bete, handi, hauspotu, imitatzen zaila den lur kolorea irradiatuz, jabearen falta salatuz, denborari muzin eginez.

Apalago ageri zen bigarrena, haren urte luzetako zaindaria. Makur, hauskor, hitz egiteko indarrak ere neurtu beharrean, 88 urtetako martxak akituta, denboraren jazarpenari plegatuta ia. Tinko, ordea. Eta alai. Eta lasai, bizitza erdian bere gain izan duen misioa konplituta.
Bien bistaratzeak, bien konplizitateak, omenaldi ezin egiatiagoa eskaini dio poetari. Eta balio erantsia, Literaturiari.


Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude