"Fernando Katolikoak nafar pertsonalitatea errespetatu zuen"

Cantelli geografoaren 1690eko Nafarroako erreinuaren mapa.
Cantelli geografoaren 1690eko Nafarroako erreinuaren mapa.

Iruñean jaioa, Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean doktore egin zen. Nafarroako foruen eta zuzenbidearen inguruan landu izan ditu bere ikerketak. Sociedad de Estudios Históricos de Navarrako lehendakaria da 2003az geroztik. 2009an, Nafarroako Gobernuak Abokatuen Kolegioaren laguntzarekin antolatuta, El Derecho de Navarra izeneko erakusketa zabaldu zen errege jauregia izandakoan, egun Nafarroako Artxibo Nagusia. Mercedes Galán izan zen erakusketaren komisarioa eta berak idatzi zuen izen bereko katalogoa, 1.000 ale inguruko tirada izan zuena. Galánek, bertan, Nafarroako izaera foralaren inguruan sakontzen du eta konkistaz dio “Fernando Katolikoak nafar pertsonalitatea errespetatuz gobernatu” zuela; honakoa ere baieztatzen du: “Garai haietako egoeran jarri behar da: erregeek, lurralde bat konkistatzen zutenean, hura nahi bezala erabil zezaketela uste zuten”.

Mercedes Galánen lan horrek zeresan handia eman zuen. Esaterako, Nabarralde elkarteko hainbat kidek kritika zorrotza egin zioten; Pedro Esarte historialariaren esanetan: “Berriz ere, gaur egun, XXI. mendean, inbasio horren ondorioak justifikatzen dira modu barregarrian”. UPN alderdiak 2012an dekalogo bat helarazi zien bere militanteei konkistaren bosgarren mendeurrenaz eztabaidatzeko hainbat irizpide emanez, dekalogo horretan Galánen El Derecho de Navarra liburua irakurtzea aholkatzen die.

Pregón aldizkariaren otsaileko zenbaki berezian Galánek honako artikulua idatzi zuen: Justificaciones jurídicas en torno a la conquista de Navarra. Artikuluan, 1512ko konkistaren inguruko bere tesien mamia azaltzen du. Segidako pasarteak artikulu horretatik itzuliak dira:

“Zein litzateke, orduan, balizko justifikazio juridikoa?

Konkistarako, ez dago. Doctor Navarrus-ek berak, Martin Azpilikuetakoak19, ‘injustua’ zela esan zuen, nahiz eta erreinua berrezartzea okerragoa izango litzatekeela uste zuen, kalte handiagoak eragingo zituelako.

[Gaztelak Nafarroa] atxikituta mantentzeko, argudio bakarra litzateke herritarren menpekotasun libre eta borondatezkoa. Nafarroako Gorteek 1513an fideltasuna zin egin izana20 baino –hauek ordezkatzen zutena oso eztabaidagarria baitzen–, herritarren zati batek egoera onartu zuela, eta ez zela matxinatu. Gainera, errege Katolikoaren eskutik onurak eta barkamena lortu zituzten. (...)

Azken batean, nafarren onarpen jarraituak, menpekotasun libre eta borondatezkoa izenarekin ulerturik, eta preskripzio eskuratzaileak21, konkista injustua finkatu zuten. Baina batez ere, ezinbesteko izan ziren nafar paktismo tradizionala, eta Nafarroako erreinu izaerarekiko, erakundeekiko eta zuzenbidearekiko errespetua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude