"Nafarroako erregeak Frantzia eta Espainia artean kulunkatuko dira"

Lacarraren esanetan Nafarroako erreinuaren
Lacarraren esanetan Nafarroako erreinuaren "enpresak zailtasun handiak zituen diplomatiko zailduenarentzat". Irudian, 1642ko mapa.

Jose Mari Lacarra XX. mendeko Nafarroako historialari esanguratsuenetakoa dugu. Erdi Aroko Historiako katedra lortu zuen Zaragozan 1940an, eta bertan egin zuen lan hil arte. Erdiarolaria zen eta Nafarroako konkistaren garaia bazterretik ikertu zuen Historia politica del reino de Navarra izeneko bildumaren barruan. Nafarroako Aurrezki Kutxak agindu zion lan hori egitea 1973an. Hirugarren liburukian azaltzen ditu konkistari buruzkoak. Lacarrak kronika klasikoetako hainbat topiko errepikatzen ditu; era berean, errege nafarrek konkista aurreko urteetan Espainiako eta Frantziako monarkiekin landu behar izan zuten diplomazia irristakorra deskribatzeko hitza asmatu zuen: politica de balancín, euskaraz politika “kulunkaria” gisan itzul dezakeguna.

“Hiru urtez joko diplomatiko bizia eramango da aurrera potentzia handien artean –Fernando, Aita Santua, Maximiliano, Luis XII.a eta Ingalaterra–, eta Nafarroako erregeak Frantzia eta Espainia artean kulunkatuko dira, inbasio eta banaketa arriskuak saihestuz. Bai Luis XII.ak eta baita Fernando Katolikoak ere, laguntasun gutxiko jarrera izango dute, baina euren artean izango duten mesfidantza horrek erreinuaren independentzia salbatuko du. (...)

Hainbeste lan eginda mantendutako independentzia bi hilabeteko epe laburrean galduko da –1512ko ekainetik uztailera–; Luis XII.aren eta Fernando Katolikoaren arteko harremanak gogortuko dira Italiako gerren ondorioz10. Nafarroako erregeak, beste behin ahalegindu ziren gatazkatik aldentzen, auzokoaren kontra jo zezakeen inongo aliantza eta ligatan sartu gabe. Beste unetan bezala, espero zuten Frantziarekin eta Espainiarekin aldi berean negoziatuz euren domeinuen batasuna salbatuko zutela. Enpresak zailtasun handiak zituen diplomatiko zailduenarentzat ere, eta Joanes eta Katalina erregeek ez zuten erakutsi halakorik zirenik. (...)

Beraz, Errege Katolikoak nafarrak entretenitu zituen antzinako aliantzak berrituko zirela faltsuki segurtatuz, eta Frantziarekin bakea egin zezatela gomendatu zien, azken momentuan segurtasun onartezinak exigituz; aldi berean, Erroman buldak negoziatu eta mugan indarrak bildu zituen. Ekainaren 13an Albako dukearen tropak Gasteiz inguruetara iritsi ziren, eta Nafarroan ez zen inolako defentsa neurririk hartu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude