Zorionekoak Lakuako larreetakoak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

190.831 PERTSONA  dira langabezian Hego Euskal Herrian, datu horiek irakurtzen ditut lerro hauek idazten ari naizen egunean. Eta bai, batek gogoratzen du nola duela bi urte lagunen artean aipatzen zen oraindik ez zela asko sumatzen gure inguruan; gogoratzen du iaz langabeziaren mamua gure umeen eskolara iritsi zela eta guraso ezagun batzuk ukitu zituela; eta gogoetak alde batera, orain ikusten dut mamua etxe ingurura ere hurbildu izan dela, alde egin ere bai, baina hurbildu dela: “2011koa gainditu dugu, ozta-ozta baina gainditu”. Eta 2012koa?

Milaka herritarren galdera da eta euskarazko hedabideetan ari garenok ere galdera ikur bertsuak ditugu. Duela urte batzuk “euskarazko hedabide ez publikoek” esan beharko genuen, baina gaur egun ez. EiTBko langileekin soldatetan parekatzeko gure sektorearen desioak jai; orain eta hemen, 2012koarekiko askoren beldurrak homologatzen gaitu.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaitsiera gogorra izango da datorren urtean: euskarazko hedabideentzat, %15, %12, %8... badirudi kopuru horien bueltan izango direla murrizketak. Eta Jaurlaritzarenak dira euskarazko hedabideen diru-laguntza garrantzitsuenak. Beti estu ibili denarentzat asko da, azken urteetan egoera larrian dabilenarentzat hilgarria izan liteke.

Sektorekoak bildu gara euskal gizarteko politikari eta agintariekin, urte hasieran erabaki genuen taldean bakarka baino hobeto moldatuko ginela eta horretan jardun dugu urtean zehar; eta horretan ari gara. Ez dugu eskatutakorik lortu, ezta iazko diru-laguntzei eustea ere. Gipuzkoako Diputazioan ere duela bi urte egindako murrizketa handiaren gainean (%23 oro har eta, adibidez, Argiak %63 gutxiago) egin dira hedabideen diru-laguntzen aurrekontuak. Bakarrak igo ditu, Bizkaiko diputazioak.
                                                                                                                                                                                          
BAINA ZORIONEKOAK gu, Lakuako larreetan bazkatzen garenok, Nafarroako larreetan 2012an ez dutelako ezer bazkatzekorik izango. Oraingoz bederen, euskarazko hedabideei ematen zaizkien diru-laguntzen kopuruak ezabatu egin dituzte 2012ko aurrekontuen lege proiektutik. Eta aurtengoan ere... Kontua da 2011ko diru-laguntzetan Nafarroako Gobernuak 160.000 euro esleitu zituela euskarazko hedabideentzat. 80.000 euro ekainean eman zitzaien eta orain iragarri diete falta zaien erdiaren %35 ez zaiela banatuko. Eta oso posible da falta den erdi horretatik ezer ez banatzea ere. Inpunitatearen gorena da.

Orain arteko UPN-PSN gobernuaren erabakiak dira, ikusiko dugu Legebiltzarretik iragatean zer gertatzen den, baina ezin da ezusteko handirik espero. Eta kontua da ea zer egin behar den Nafarroako euskarazko hedabideen egoera larrian eskua luzatzeko. Zer eskatu behar diegun EAEko instituzioei, zer herritarrei, zer gainerako hedabideei, zer... Eta blokeo egoera dator.

Eta batek madarikatzen du Abiadura Handiko Trenaren proiektua lau urte atzeratu ez izana, gaur egungo egoera ekonomikoak berak akaso bidera ezina egingo lukeelako halako proiektu baten hasierarik. Eta zementuaren kulturako dirutza horiek euskarazko hedabideak bultzatzeko erabili ahal izango liratekeelako adibidez, edo enpresa txikien finantzazioa laguntzeko, edo  bankuek beren etxeetatik botatzen dituztenen alokairuak laguntzeko,  langabezi sariak luzatzeko, hainbati jaten emateko... Horiek eta beste hainbat gauza egin ahalko lirateke euskal lurretako AHT proiektuetan gastatuko diren 10.000 milioi euroekin. 10.000 milioi euro.


Azkenak
ANALISIA |
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude