Jazpana Fest! jaialdia ospatuko da hirugarren urtez Beasainen urriaren 28tik 31ra. Musika, skatea, saskibaloia, argazkilaritza, bideo-jokoak, film laburrak eta karaokea, eskualde oso baten inguruan dauden topikoak hausteko bidean.
Herriko musika taldeei jendaurrean jotzeko abagunea eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea eta eskaintza debaldekoa izatea. Horiek dira Jazpana Fest! bereizten dituen hiru funtsezko ezaugarriak. Nolanahi ere, hirugarren edizio honetarako musikaz harago, eskaintza zabala proposatu dute, “Zatozte ruralismo posmodernora!” aldarritik abiatuz. Kontzeptu umoristikoa da, Jazpanako komunikazio eta azpiegitura arduradun Mikel Alvarezen esanetan, ez ordea inozentea. “Jendartean oso hedatua dago Goierrin bertsolariak eta trikitilariak soilik daudela, baina hori ez da erreala. Noski hori ere badagoela, baina baita gauza gehiago ere!”. Horren adibide gisa aipatu du herrian dagoen graffitilarien maila. “13.000 biztanle dituen herri honetan kanpoko jende mordoa dago, eta hortaz, kultura asko nahasten dira”. Beraz, nahasketa horren erakusleiho izan nahi du Jazpanak, txikitik handira, herritik mundura, ruralismotik ikuskera posmodernora jauzi eginez, baina beti ere euskaraz: “Ni beasaindarra naiz, baina horregatik ez dut kultura eta ohitura tradizionaletara mugatu beharrik”.
Ikuskera horren isla da jaialdiaren beraren izena. Antolatzaileak haren nondik norakoen berri eman digu: “Garai batean Beasain eta inguruetako gazteak baserritik herriko plazara joaten ziren bertako musika taldeen doinu eta erritmoekin dantzatzera. Talde horiek jazz band izenez ezagutzen ziren, baina herri hizkuntzarekin jazpana bihurtu zen”. Antolatzaileetako batek hitz hori proposatu zuen jaialdia izendatzeko, eta Alvarezen aburuz oso egokia da jaialdiaren espiritua ondo islatzen duelako, “mundukoari erreferentzia egiten dio, baina era berean, euskarazko sonoritatea dauka”. Gainera, lehen bezala orain ere Jazpana kalera atera nahi dute eta inguruko gazteak jaialdiko taldeen doinuen erritmora dantza egitera gonbidatu.
Herrian horrelako ekimen baten beharra zegoela dio Alvarezek, jendea biltzeko eta inplikazioz elkarrekin lan egiteko balio duelako, besteak beste. “Beasain sozialki herri arraroa da, pertsona asko dago gauzak antolatzeko prest, baina oso sakabanatuta aritu izan dira orain arte, eta horregatik gauza txikiak soilik egin izan dituzte”. Horren adibidetzat ipini ditu urteetan gaztetxean edota Goieniz zineklubean egin den lana. Horri irtenbidea emateko eta Jazpanaren gisako jaialdi bat antolatzeko asmoz hurbildu zen orduko Beasaingo Gazteria zinegotzia herriko neska mutilak ibiltzen ziren lokaletara; interesa zutenak topatu eta jaialdiaren nondik norakoak marrazteari ekin zioten. Hastapenetan bost ziren, baina apurka-apurka zeregin zehatzetan parte hartzeko prestutasuna zuten herritarrak batu zitzaizkien. “Norberak dakiena ekartzen du eta ahal edo nahi duen neurrian laguntzen du”. Jaialdia antolatzeko lanak errazte aldera ardurak oso ongi zehaztuta eta banatuta dituzte: Mikel Alvarez berarekin batera, Diego Gomez eta Pablo Sanchez aritu dira musika taldeekin kontaktatzen eta skatea antolatzen; Igor Alustizak saskibaloi txapelketaren ardura hartu du; Garbiñe Irizarrek argazki rallyarena eta diseinuarena; Marta Faus aritu da webarekin, Ekain Mujika barra eta edariekin, Jon Artola administrazioan eta Idoia Guirado Beasaingo jaietan jartzen den Jazpana txosnaren lemazain. Gainera, jaialdiak irauten duen egunetan laurogei bat lagunek esku hartzen dute jaialdia aurrera ateratzeko. “Urtero laguntzeko prest zegoen jendea berbera zela ikusi eta boluntario sarea sortu dugu aurten”.
Udalarekin duten harremana ona dela baieztatu du Alvarezek. “Egitasmo alternatiboak antolatzeko laguntza gutxi ematea leporatu izan zaio betidanik Beasaingo Udalari, baina egia esan gu ezin gara kexatu”. Une honetan Udalak ekonomikoki laguntzen badu ere, beharrezko diruaren erdia baino gehiago elkarteak berak jartzen du. Izan ere, iaz Elkarte Kultural gisa erregistratu ziren, eta haren xedea Jazpana Fest! jaialdia antolatzeaz gain, Beasainen ekitaldi kulturalak sostengatu eta antolatzea da; irabaziak jaialdia bera ordaintzeko erabiltzen dituzte, baina iaz, esaterako, sos batzuk sobratu zitzaizkiela-eta erakusketa antolatu zuten argazki rallyan aurkezturiko irudiekin eta kontzertu akustiko xume bat ere muntatu zuten. Halaber, maiatzean gaztetxearekin elkarlanean Jazpana Gaua antolatu zuten. “Aurrera begira gauza gehiago egitea da gure nahia”. Jazpana ez da isilduko beraz eta garai batean bezala, Beasaingo herria girotuko du aurrerantzean ere.
Egitarau bete-betea dauka Jazpana Fest!-ek: urriaren 28an, ostirala, emango diote jaialdiari hasiera, Argazki Rally-a eta Guitar Hero lehiaketen bidez. Ondoren, kontzertuak izanen dira: Beasaingo Continuo Renacer taldea, rock gordina jotzen duen Atom Rhumba, Guadalupe Plata hirukote andaluziarra, eta Lost Chords ariko dira. Besta amaitzeko Olarius & Brothers DJ beasaindarrek musika jarriko dute.
Larunbatean, 15:00etan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa egingo da Bernedoenea aparkalekuan, eta 20:00etatik aurrera, hainbat musika talde igoko dira oholtzara, hala nola, disko berria kaleratu duten eta ikuskizun handia eskaintzen duten Los Tiki Phantoms, Iruñetik datozen El Columpio Asesino, Baionako Willis Drummond, kanta azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente, eta, The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak. Kontzertuen ondotik Mether & Zacker DJek egingo dute saioa.
Igandean, Skate Txapelketaren txanda izango da. Aurten, Gernika Pasealekuko frontoian gauzatuko da, “baldintza hobeak eskaintzen dituelako”. Gauean, berriz, Zestoako Grises taldea, Ainara LeGardon bilbotarra, Valentziako Los Teleplasticos eta Brigada Criminal taldeko kide ohiek eraturiko Fiachras-en zuzenekoen txanda izango da, eta ondotik, Pi & Marian herriko DJak entzungo dira. Astelehenean, azken egunean, mozorro gaua antolatu dute eta Beasaingo hainbatek azken urteetan egindako film laburrak erakutsiko dituzte. Azkenik, jaialdiari amaiera emateko oso arrakastatsua izan ohi den karaoke festa antolatu dute.
Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.
Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.
Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]
Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]