Urepeleko ahotsak etxe xokotik

  • Xan Aire urepeldarrak ahotsak.com egitasmoa adinekoen kontakizunak jasotzeko kolaboratzaile bila zebilela jakin zuen. Ipar Euskal Herrirako eskakizunik ez zegoen, baina Airek bere burua aurkeztu zuen. Bere sorterriko edadetuak elkarrizketatu ditu.

Txomin Arrambide eta Babet Salaberri.
Txomin Arrambide eta Babet Salaberri.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etxe xokoan isilik, istorio izugarrien jagoleak topatu ditu Xan Airek. Zahartuta ezagutu dituen bizilagunak, noiz edo noiz gazte izan direla konturatu da. Urepeldar horien ahotsak eta doinuak gorde ditu, “euskara agian ez da galduko, baina bai haiek duten mintzatzeko moldea, esaerak...”. Zibilizazio aldaketaren eragina dela dio Airek, ahozkotasunetik idatzizkora saltoa.

Auzokideak entzunda, hizkerak izan dituen eraldaketetatik at edo horrekin batera, Urepeleko (Nafarroa Beherea) bizimodu aldaketa izan da Aire gehien harritu duena. Hobeto bizi garela sinistarazi nahi izan digutela dio, baina gure burua zorigaitzera kondenatu dugula uste du. Edadetuen ondoko esaldiek eragin diote halako hausnarketa: “Gaur egungo miseria dirua da”; “Lehen astia bagenuen, orain hori ere galdu dugu”; “Ez genuen dirurik, baina ez dugu gosea ezagutu”; “Ameriketan izan nintzen diru bila eta miseriarekin itzuli nintzen”; “Autoak zauritu zuen lehenik Urepele eta telebistak hil”. Laborariak dira elkarrizketatutako gehienak, inondik ere ezjakinak, mikrofonoetatik harago zabaldu beharreko mezua dela uste du Airek. “Gehiagotan hitz egin beharko genuke jende zaharrarekin, entzun esateko dutena. Ez zuten dirurik, ez zuten telebistarik, baina denbora zuten. Ez zen espiritu bera, zoriontsu ziren”.

Liburuan ere bai

Gerra garaiko kontuak, naziekin izandako hartu-emanak; bizimodu eta balore aldaketa; Ameriketarako bidaian jarritako esperantza, eta hainbatek han ezagutu zuten bakardade eta miserien inguruko kontuak aditu ditu Airek.

Kontakizun horiek guztiak ezagutarazteko beharra sentitu eta liburua idaztea erabaki zuen Airek, “liburuak bideoak ez duen goxotasuna duelako”.

Bigarren Mundu Gerrako gertakariak izan dira usu elkarrizketari hasiera emateko aitzakia. Horrela, hizlari bakoitzaren hizkera gordetzeaz gain, historia zatiak jasotzeko aukera izan da. Gerraz hitz egin nahi ez zuenari edo deus oroitzen ez zuenari, lanaz galde egin zaio.

Euskara galdu, Urepele hustu

Harremana zein den ez badaki ere, eta inolako teoriarik frogatzerik ez badu ere, urepeldarraren ustez kontua da herria jendez hustu dela euskara joan den bezala: “Euskararen atxikimendurik ez baduzu, Urepele bezalako herri batentzat atxikimendurik ez duzu”. Are gehiago, bere belaunaldia –1984an jaioa da– osoki euskara ulertzen duen azkena dela berresten du, “ez diot hitz egin, ulertu baizik”. Elkarrizketatutako edadetuak euskaldun sentitzen ziren, baina hizkuntzaren galerarekin batera, frantses sentimendua handiagotuz doa.

Airek, haren inguruan gertatzen ari dena errealitate konplexu batek utzi dituen osagai askoren ondorioa dela defendatzen du. Alde batetik, elkarrizketatuek kontatutako iragan beltzaren oinordekotza dela pentsatzen du. Eskolan euskara debekatuta zegoen. Isekek, lotsek eta gainerakoek arrasto handia utzi zuten jendearen oroitzapenean, beren hizkuntzari bizkarra emateraino. “Eskolan ikasi zuten euskara gaizki zela, horrek etxeko transmisioa galtzea ekarri du”. Modernitatearen aldarriak, bestetik, biziki eragin dio Nafarroa Behereko herriari, zauri zabala irekiz: “Modernitatearen izenean jada ezin duzu euskaraz hitz egin, ezta herri txikian bizi. Hori da espiritu berria”. Hori iritsarazi diote bederen elkarrizketatuek, “ez dute goserik ezagutu, baina betiko bizimodua galdu dute, nortasuna galdu du Urepelek, euskararekin batera nortasuna galdu dugu”.

Frantsesez ez zekitenak

“Ixterbegi ez da Frantziako herri pobre bat bezik. Eskuaraz arzea debekatu daute eskolan, eta gero hek bezala bizitzera behartu giuzte. Gure nortasuna hartu daute, bainan guk ere galdu dugu. Herriaren atxikimendurik ez dugu transmititu. Hizkuntzarekin batean airatzera utzi dugu. Errorik gabe, nundik zabalduko da arbola sendoa? Gure herria guhauk lurperatu dugu, kanpokoeri eta bazterrer hetsiz”. Xan Airek idatzitako Petrola Ixterbegin izeneko satira sozialaren pasartea da aurrekoa. “Urepele den bezala erakutsi nahi nuen, politika surrealista hau salatu, jendea ispilu aurrean jarri eta zertan ari garen erakutsi behingoz esnatu gaitezen”. Kritikak jaso baditu ere, aitortu du ez duela mendeku gisa edo inoren aurka egiteko idatzi, errealitatea salatzeko baizik.

Gaur egungoa nahi bezalakoa ez bada ere, esperantza eta lanerako gogoa baditu: “Zaharrek eman didate indarra, gu baino askoz okerrago egon ziren, eta hemen daude”. Elkarrizketatuetako andre batek gaztea balitz borrokan ibiliko zela aitortu zion, egoera sozialaren aurka, errealitate aldrebes honen aurka; gorputz kamustu horien azpian, sarri, espiritu gazteak gordetzen baitira. Hala ere, biziki beltz ikusten dute etorkizuna, jada jendea ez dutelako ikusten, ez direlako kalean jendearekin mintzatzen. Garrantzi handia zuen horrek beraientzat. “Erdi Arotik modernitatera zuzenean salto egin behar izan dute askok”. Badira elkarrizketatuen artean frantsesez ez dakitenak edo oso gutxi dakitenak, egungo gazteek aldiz, ez dute euskaraz ulertzen.

Xan Aireren ustez, gaur egun elkarrekin euskaraz hitz egiteko lekuak eta erremintak sortu behar dira. Badaki zertaz ari den, Euskal eta Frantses Filologian lizentziatua Seaskak eta AEK-k sortutako Euskaraz bizi egitasmoaren koordinatzailea da. Gogoetan segitzen du: “Gaur egun jendea ez da kalean elkarrekin gurutzatzen, baina erakutsiz gero duela urte batzuk bizilagunen arteko harremana nolakoa zen, elkarrekiko loturak nolako garrantzia zuen” errealitate oparoagorako ateak irekiko lituzkeelakoan dago.

Urepeleko filologoaren iritziz, ezjakintasuna da sarri gaitz askoren oinarria, eta jakintza zein ezagutza ukenduak; bai euskararentzat, baita bizitzea egokitu zaigun bizimoduarentzat.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude