Alimaleko poetak

Inguruan harrapatzen duen edozein animalia horditzen duen Buddleja davidii, tximeleten zuhaitzetik, tximeleten antza handiena duten animalia hordituzaleenetara, poetetara. Ez dakit zer kutsu hartu zidan Mertxek, lagun baten amak, orain dela batzuk nire urtebetetze egunean landare jakin bat oparitu zidanean. Poeten gogoko landare bat, mingranondoa edo granadondoa, Punica granatum. Muturraren aurrean daukat oparia, oparo loretan, eta neuk ere zurrukutun dut. Al-Andalusen poeten kuttunak ziren landareen artean begikoenetakoa omen. Hau da mingranondoaren loreaz poeta haietako batek zioenaren hemengo poeta baten itzulpen bikaina: “…lirudite emakume ederren eskuak, hennez tindaturiko estatuak legez, edo hausterre koloreko usoen hatzak, edo tunika dirdiratsuak agerian uzteko ireki diren kaxak”.
Mingrana edo granada antigoaleko fruitua da. Asiako kultura zaharrenek gurtu zuten eta handik zabaldu zen mundu osora. Mingranak azal zikoitza du, iraupen luzekoa, eta barruan pipitta urtsu mordo bat, basamortuko infernuak edo itsasoaren egarriak zeharkatu behar dituenarentzako pagotxa. Egiptoarrek hilobietan jartzen zuten, bidaiarako. Feniziarrek joaten ziren toki guztietara eramaten zuten eta erromatarrek “Punica” izena jarri. Bereberrek bere ohorez izendatu omen zuten X. mendean eraiki zuten Granada hiria; loreen, uraren eta poeten hiria...

Osasuntsua da mingrana, oso. Barruko ale gorriak osorik edo zukututa hartzen dira. Nonahi topatuko dituzu bere aldeko arrazoiak. Bat aipatzearren, pipitten mami gorriak kiloko hamazazpi miligramo estrona du. Hau emakumearen hormona garrantzitsua da, ezaugarri sexualak eta ugalketa organoen garapenean, adibidez. Mingrana maitasuna, ugalkortasuna eta oparotasunaren ikurra da herri askotan. Estronaren berri izan gabe, seguruenera, baina Txinan ezkonberriari mingrana aleak oparitzen zaizkio ugalkortasunaren adierazgarri, baita zori ona dakarren kolore gorria duelako. Javan ere haurdunaldiari lotutako ospakizunetan erabiltzen dute. Shakespearek ere zerbaitengatik jarriko zuen Julietari eskean joan zitzaion Romeo, mingranondo baten gerizpean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Zergatik moztu ditu Jaurlaritzak hogei zuhaitz baino gehiago Barakaldoko institutuan?

20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu... [+]


2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.


2023-09-01 | Josu Goiko | Sustatu
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.


2023-02-16 | Axier Lopez
Zuhaitzak mozten eragozten saiatzeagatik epaitegietan deklaratu du Barakaldoko ekologista batek
Ekologistak Martxan Bizkaia taldeko aktibista batek epaitegietan deklaratu behar izan du, desobedientzia larria eta agenteen aurkako atentatua egotzita. Irailean atxilotu zuten Barakaldoko Serralta auzoko 40 zuhaitz moztearen aurka protestan zela. Eremu horretan etxebizitzak... [+]

Eguneraketa berriak daude