Patata txar hori!

Patatak.
Patatak.Dag Endresen-CC By Sa

Solanozeoak eta pozoia gaiak nondik heldua badu. Solanum tuberosum, patatatik, adibidez. Solanazeoetan pozoia eguzkiaren energia baliatzeko erabiltzen dituzten zati berdeetan dago, hartara hosto eta zorten guriak ez dizkiote jango. Berdetu gabeko zatiak jaten dizkiegu guk: tomateak, piperrak, alberjiniak... Jeneralean familia honetako landareen fruituak dira gure bazka, patatarena, ordea, tuberkulua. Ameriketatik ekarritako landare honen tuberkulua eguneroko jatena egin genuen eta gure elikaduraren ohorezko mailetara igoa eta goratua dugu. Hain dugu etxeko, ze edozein tuberkuluri edo erreboilari patata esaten diogu: idi-bihotzaren patata, daliaren patata...

Patataren patata jateko txarra edo pozoitsua dela, lehendik ere entzuna izango duzu. Bai anderea! Hala da, pozoia du. Esan bezala, solanazeoen zati berdeak izan ohi dira pozoiz jantziak. Patata ilunpetan jaso bada, ez du berde izpirik ere izango; baina deskuidoan argitan egon bada berdetzeko joera hartuko du. Joera hau patata tuberkulua, erreserba zati bat izaki, patata landarearen egituraren zati delako du. Gogoratu: patata ez da fruitua.

Berdetzen den patatak solanina alkaloidea du. Honek tripetako gorabeherak sor ditzake, baita neurologikoak ere: goragalea, gonbitoa, beherakoa, buruko mina, eztarriko azkura, erantzun alergikoak... Muturreko pozoitzeetan haluzinazioak, konortea galtzea, hipotermia, tentsioa apaltzea eta abar izan dira. Eta, nola arraio jaten dugu, bada? Munduaren erdia patata nan-nan, jan eta jan… Kontuz prantatuta. Berdeak dauden zatiak ondo kendu, eta azal eta guzti jatez gero heldu gabeko ale ttikiak jan, azala osatu eta zaildu gabe dutenak. Oraintxe da hauen sasoia, baba eta ilarrekin...

Patata gerorako jasotzeko eginez gero, patata ez luze eduki, zahartu ahala gero eta solanina, hau da pozoi, gehiago du.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-24 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude