Ikasketak euskaraz egitea erronka da Ipar Euskal Herrian. Kolegioko urteetatik Terminalera arteko ibilbidean ezin da hainbat ikasketa gure hizkuntzan burutu, baina ondoren dator arazo larriena, unibertsitatea euskaraz egin nahi dutenek guztiz kontra baitute haizea.
Kolegioko eta lizeoko ikasketei “Bigarren Mailako ikasketak” deritzaie. Kolegiokoak lau urte irauten dute: 6.a, 5.a, 4.a eta 3.a dira. Hirugarrena orientazio urtea da. Urte bukaeran erabakitzen da ikasleak zein bide hartuko duen bere ikasketetan: lizeo orokorrekoa, bide teknologikoa, profesionala edo ikasketak utzi eta aprendizgoari ekinen dion.
Hirugarrenaren bukaeran, kolegioko ikasketak egin ondoren beraz, bada diploma bat kolegioan egindako ikasketak balioztatzeko. Diploma hau Brebeta da. Brebeta lortzeko hiru azterketa gainditu behar dira. Azterketa hauek ikastetxetik kanpo egiten dira hiru ikasgaiez: Frantsesa, Historia-Geografia eta Matematika. Azterketa hauetan ateratako emaitzez gain, beste gaietan ikastetxean izandakoak ere kontuan hartzen dira.
Euskaraz ikasten den kolegioetako ikasleek, Seaskak Lartzabalen, Ziburun eta Kanbon dituen kolegioetakoek, delako Historia-Geografiako eta Matematikako azterketak euskaraz pasatzen dituzte. Elebidun bezala ezagutuak diren eskoletakoek, Historia-Geografiako azterketa dute euskaraz pasatzen.
Dena den, diploma hau ez da beharrezko lizeoko ikasketen egiteko. Aldiz, ikasketak bertan behera uzten dituenarentzat edo maila goragoko diplomarik erdiesten ez duenarentzat garrantzitsua izan daiteke.
Batxilerrari, Ipar Euskal Herriko irakaskuntza sisteman, Bakalorea edo Baxoa deitzen zaio. Diploma edo titulu hau erdiesteko azterketak Estatu mailakoak dira eta ikastetxetik kanpo egiten dira. Bakalorearen prestaketa aldiz, lizeoan egiten da hiru urteko ikasketetan. Hiru Bakalore mota daude: orokorra, teknologikoa eta profesionala. Euskaraz, Iparraldean, Bakalore orokorra prestatzen da bakarrik, Baionan Seaskak duen Bernat Etxepare lizeoan. Nahiz eta Seaskaren asmoa ahal bezain lasterren Baxo teknologikoari eta profesionalari heltzea izan, gaur egun oraindik ez dago Ipar Euskal Herrian ikasketa hauek euskaraz burutzeko aukerarik.
Lizeoan egiten diren hiru urteak Bigarrena, Lehena eta Terminala dira. Bigarrenean ikasle guztiek derrigorrezko gai berak lantzen dituzte. Aldiz Lehenean eta Terminalean, irakaskuntza sail ezberdinen hautua egiten da. Baxo orokorrean adibidez: sail Ekonomiko eta Soziala, Literarioa eta Zientifikoa.
Lehenaren bukaeran Baxoko azterketa batzuk pasatzen dituzte ikasleek: Frantsesa (hiru sailetan), zientziak (sail Ekonomiko eta Sozialean eta Literarioan) eta Informatikarako Matematikak (sail Literarioan). Beste gaien azterketak, Filosofiakoa, Historia eta Geografiakoa, hizkuntzetakoa, Fisika eta Kimikakoa, Matematikakoa... Terminalaren bukaeran izaten dira.
Duela urte gutitik hona, aldaketa nabarmenak egiten ari dira kolegioko ikasketetan, zein lizeokoetan. Kolegioko ikasketen eskakizunak “Socle Commun de Compétences” (gaitasunen oinarri komuna) deritzon xedeetan finkatuak dira. Edukietan oinarritzen ziren ikas-programak orain menderatu beharrezko gaitasunetan oinarritzen dira. Funtsean Europako beste erresumetan emeki-emeki finkatzen ari den bezala. Honek nahitaez Brebetaren aldaketa ekarriko du epe motzera. Brebeteko hiru azterketak oraindik ez badira aldatu ere, gaitasunen izartze proposamen planak abiatuak dira.
Lizeoari dagokionez ere, bi urtetik hona abiatua da lizeoetako erreforma. Aurtengo ikasturtean Bigarrenetan eman da plantan, datorren ikasturtean Lehenetan ere, eta Terminalean 2012-13. ikasturtean. Erreforma hau kolegioetakoaren ildo bertsutik doa. Beraz, pentsatzekoa da, erreforma eraginkorra izan dadin baitezpadakoa izanen dela Bakaloreko azterketen erabat aldatzea, bai egin moldean bai edukiari doakionez.
Bakalorea gainditu ondoren, ikasleek Frantziako unibertsitate gehientsuenetako ateak irekirik dituzte. Halere, unibertsitate eta unibertsitate-eskola batzuetan lizeoko emaitzak ere kontuan hartzen dituzte.
Unibertsitateko ikasketak euskaraz jarraitu nahi dituztelarik sortzen zaizkie zailtasunak Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Izan ere, atzerrian ikasketen egiteko bete behar izaten diren tramiteez gain Hego Euskal Herriko unibertsitateetan sartzeko finkatzen den nota maila jakin bat gainditu behar baita.
Hego Euskal Herriko unibertsitateetan sartzeko bertako beste ikasleekin lehiatu behar dute, baina baldintza desegokiagotan, desabantaila nabarmenekin:
- Lizeoko ikasketetan ateratako emaitzak ez zaizkie kontuan hartzen.
- Notazio baremoa ez da berdina bi erresumetan; apalagoa Frantziako sisteman.
- Selektibitateko nota goratzeko egiten diren gaien azterketa bereziak Hego Euskal Herriko Batxilergo programetan oinarrituz egiten dira.
Ondorioz, biziki ikasle gutxi dira Ipar Euskal Herrian unibertsitateko ikasketak euskaraz jarraitzen dituztenak. Funtsean, ororen buru, Ipar Euskal Herriko ikasle gehienak kanpora joaten dira unibertsitateko ikasketen segitzera. Hurbilenak Paue eta Bordelera. Baina baita Tolosa edo urrunago ere.
Honek zer pentsa ematen du kanpora ikastera joan beharrean aurkitzen diren ikasleez eta are gehiago euskaraz ikasketen jarraitzeko ezintasunean aurkitzen direnei buruz.
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.