Lekuz kanpo, naturalenak

  • Natural Project ::Discontinuidad

    Autoekoizpena

    iraupena ::53´11´´

    prezioa ::10€

Natural Project
Andoaingo talde honen izena aspalditik zen ezaguna niretzat, baina orain dela gutxi entzun nituen beraien kantak aurrenekoz. Banekien Get In musika eragilearekin batera ur handietan sartzeko saiakera egin zutela edo hori uste nuen, baina ezagutu ditudanean jakin dut ez dituztela inoiz epe luzeko aurreikuspenak egiten. Are gehiago, esperientzia hark erakutsi die hobe daudela beren kabuz, sinesten dutenaren alde bakarrik borrokatzen. Azalean gaztelaniaz abestutako pop-rock malenkoniatsua ageri bada ere, berehala antzeman daiteke intentsitate, gordintasun eta erritmo askoz aberatsagoekin maisutasunez jokatzen dutela. Horrez gain, elektronikari ere etekina ateratzen diote, eta gai dira The Cure-n giroak uztartzeko indie-arekin, rockarekin, doinu industrialekin eta elektronika jostagarriarekin.
Natural Project
"Beti sentitu gara lekuz kanpo, baina ez gaitu gehiegi arduratzen"

Zuen abestien helburua zein da, komunikatzea, sentiaraztea, entzulearengan eragitea, dantzaraztea?

Abestien helburu nagusia sentimenduetan barrena bidaiaraztea da. Horretarako, ezinbestekoa da bidaia hori lehenik guk egitea. Gustatuko litzaiguke sentsazio hori entzuleekin konpartitzea, beraiek ere gure musika entzutean zerbait berezia senti dezaten. Eta horien artean, badira dantzarako aproposak ere izan daitezkeen kantak.

Zuen myspace-an diozue ez duzuela diskoetxeekin harremanik nahi. Zergatik?

Musika industrian gertatu ohi diren gorabeherak gertutik bizitzeko parada izan genuen. Musikaren gainetik beste hainbat interes egon ohi denez, guretzat garrantzizkoa dena bigarren mailan gelditzen zen. Orain disko hau gure kabuz egin dugu; gure esku egon dira lan honen prozesuaren nondik norako guztiak. Ezin diogu inori erantzukizunik eskatu, gu geu izan garelako erabateko arduradunak.

Gaztelaniaz abesten eta poperoegiak batzuentzat; musika komertziala entzuten dutenentzat gordinegiak; eta gainera Andoainen. Asko sinesten duzue egiten duzuen horretan…

Bai, arrazoia duzu. Beti sentitu gara lekuz kanpo. Hasieratik barneratuta daukagu hori eta ez gaitu gehiegi arduratzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi jendeak egiten duguna baloratzen ez duenik. Arazoa da askotan kosta egiten dela gure musika jendearengana helaraztea, baina behin hori gertatu eta gero, jendeak asko baloratzen du egiten duguna; eta horrek izugarri pozten gaitu, berez lorpen ikaragarria delako.

Bada helmugarik gaur egungo musika taldeentzat?

Gure kasuan helmuga eta irteera-puntua berdinak dira. Guri musika egitea eta musikaz gozatzea gustatzen zaigu. Asmo horrekin hasi ginen eta urte mordoa pasa bada ere, berdin-berdin jarraitzen dugu, musika egiten jarduteak ematen digun guztiarengatik.


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroan %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude