EZKER ABERTZALEAK badu alderdi berria eta orain ikusi beharko da Espainiako agintaritza maila desberdinek nola erantzuten duten. Bilbon egindako agerpenak ez du inor hotz utzi eta ezker abertzalearen azken bi urteetako bidean hartutako erabaki sendo eta ausartenetakoa da. Gero eta gehiago ari da bistaratzen ezker abertzalearen prozesu honek ez duela atzera bueltarik.
Hala ere, posibleena da Espainiako Gobernuak ez onartzea, Barne Ministerioak hogei egun ditu horretarako, baina denak adierazten du ez duela onartuko eta, fiskaltzaren bidez, Auzitegi Gorenaren esku utziko duela. Alderdi berriaren estatutuei soilik jaramon eginda, inongo zalantza barik legeztatu beharko luke, hauek gaur egun Espainian dauden dozenaka alderdiren gisakoak direlako eta indarkeriari dagokionez, horietako gehienak baino zehatzagoak. Azkenean, ezker abertzaleak berriz ere argi adierazi du helburu politikoak lortzeko bortxaren erabilera baztertzen duela, ETAren bortxa espreski eta argi aipatuz.
Espainiako Auzitegi Gorenaren ibilbidea ikusita, seguruena da honek alderdi berria ez legeztatzea. Orduan, helegitea jarri ondoren, azken aukera Auzitegi Konstituzionala litzateke. Eta hemen zalantza gehiago dago, halako estatutu batzuekin eta halako egoera politikoarekin, oso fin ibili beharko litzatekeelako ezker abertzalearen legeztatze eskaera atzera botatzeko. Fin, batez ere hurrengo helegiteak Estrasburgo Auzitegira joko lukeelako eta honek Konstituzionalaren ebazpena atzera botatzea ez delako batere itxurosoa Espainiarentzat. Estrasburgoko Auzitegiak ere, dena den, jurista aurrerazale askoren eta euskal herritar gehienen ilusioa zapuztu zuen duela bi urte Espainiako Alderdien Legea ontzat eman zuenean.
Baina gakoaren iltzea, denok dakigun moduan, ez da juridikoa, politikoa baizik, bai lehen eta bai orain. ETA jardunean zelarik ere, Iniciativa Internacionalistak nahikoa izan zuen biolentzia modu orokor batean gaitzestea Europako hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Baina ETAren historiako su-eten indartsuenean izatea eta ezker abertzaleak biolentziaren –ETArena barne– arbuiatze historikoa egitea, ez da nahiko alderdi berria legeztatzeko eta etengabeko baldintzak jartzen zaizkio beste alderdiak bezala aritu ahal izateko: berrogeialdia pasa behar duela, denbora luzean arbuiatu behar duela ETA, harengatik bereizi behar dela edo argiki gaitzetsi... Iniciatiba Internacionalistarekin nola jokatu zuen ikusita, hala ere, logikoena litzateke Konstituzionalak oraingoan ezker abertzalearen alderdi berria legeztatzea.
LEGE KONTUAK aparte utzita, alderdi berriak aldaketa handiak ekarriko ditu ezker abertzalearen mundura oro har. Estrategia berriaren muinean, ezkerreko indar metaketa soberanista dago eta, Nafarroan argi ikusi den bezala, horrek panorama politikoa aldatuko du. Alderdi berriak hor izango du erronka garrantzitsuena, sektore horretako alderdi nagusiena izanik, mugimendu zabal eta malgua eratzeko ardura berea delako. Apustu batzuk behar bezala ez ateratzea –2011ko Nabai– ezkerreko burujabezaleen indar metaketarako arazo izan daitezke, baina ez lukete gaindiezinak izan behar, epe labur eta ertainera begira espazio hori benetan osatu nahi badute. NaBairekin ikusten ari den gisan, dena den, soberanismoaren bide hori zeharo malkartsua da.
Egindako barne egituraketaren iragarpenean ez dago ezustekorik, alderdi klasikoek dutena da. Baina ezker abertzalearen azken 30 urteetako antolaketari begira, horrek bakarrik aldaketa handiak ekarriko ditu.
Egitura moldeak garrantzitsuak dira, baina gero egunerokoan nola jarduten den da inportanteena. Alde horretatik, alderdi gehienen arriskua da beren oskolean geratzea, ordezkatzen ei dituzten herritarrak eta alderdien artean gero eta distantzia handiagoa sortuz. Hori saihesteko modu bakarra dago, areago izaera eraldatzailea duten alderdietan, gizarte erakunde eta eragileekin eskuz esku ibiltzea, elkarren begirunean eta elkar elikatzen. Indar metaketa eta aldaketa sozial handiak hala bakarrik lortzen dira.
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.