Binetaz bineta bidaiatuz

  • Bidaiarien eta komiki zaleen neurrira egindako eskaintza berria jarri du salgai Lonely Planet-ek: komiki formatuko bidaia gida. Kutsu kultural handia duten edukiak topa daitezke, ibilbideetan oinarriturik eta ilustrazio originalek lagundurik.
komikia
Gaur gaurkoz gaztelaniazko hiru helmuga argitaratu dituzte Ibilbideak bildumapean: Erroma, Nueva York eta Brusela. Frantsesez berriz, honezkero badituzte sei liburu argitaratuak. Egitasmo berri hori posible egiteko Lonely Planet eta Casterman editorial handiek –bidaia gidetan eta komikietan adituak, hurrenez hurren– bat egin dute komikia eta bidaia-literatura uztartzeko xedearekin, hiri gida genero berria sortuz.

Testu egilearen eta marrazkilariaren arteko elkarlanak bidaiariari ikuspegi berria eskaintzen dio, ezusteko aholkuak emanez. “Gida tradizionaletako merkatuan posizio sendoa lortu ondoren, interes gehien sortzen duten helmugen berri emateko bestelako bideak jorratu nahi izan ditugu”, azaldu du Jordi Calm Lonely Planet-ek Bartzelonan duen egoitzako langileak. Komiki egile ospetsuak –hala nola, François Schuiten, Miles Hyman eta Jacques Martin– eta bidaia-giden egileak dabiltza soinez soin lanean horretarako.

Adur Larrea komiki egile bizkaitarrarentzat ekimena oso baikorra da, batez ere komiki zaleentzat. Dena den, ez du uste berrikuntza handia denik. “Egitasmo horren antzeko gidak lehenagotik ere argitaratuak izan dira, esaterako, Hugo Pratt-ek eginiko Veneziako gida Corto Maltesen ikuspegitik”. Asisko Urmeneta marrazkilari nafarrak bestelako aurrekari bat ere gehitu du, Jorge Amado-ren Bahía de Todos los Santos liburua.

Hiria bestelako perspektiba batetik

“Hiri bakoitzaren bestelako ikuspegia eman nahi dugu, modu originalean eta ederrean aurkeztuta eta denen poltsikoetara egokitutako prezio batean”, azaldu du Calmek. Alderdi ezezagunen berri izango du irakurleak, beti ere hiriaren historiaren harira. “Hiria pausoz pauso deskubritu nahi duen bidaiariari zuzendua dago, baita gida tradizionalak ematen duen oinarrizko informazioaz harago, alderdi kultural eta historikoetan sakondu nahi duen orori ere”.

Urmenetak dioenez, bi generoren sinbiosiak hirugarren bat sortzen du. Gainera, pertsonala izatea baloratu beharreko beste alderdi bat dela uste du, bai eta duen praktikotasuna ere: “Bidaia-kaiera baino erabilgarriagoa da, eta ohiko gida baino sortzaileagoa”. Ez du uste ohiko bidaia gidekin erkatuz gero argitalpen hori askoz ere subjektiboagoa denik, munduko bestelako gida guztiak ere partzialak direla argi baitu. Autore on batek egin lezakeen ikuspegi interbenitua beti interesgarriagoa dela gaineratu du, hiriaren gaineko ustezko katalogo neutroa baino. Komiki egile nafarraren aburuz, kasu honetan behinik behin, eroslea jakitun da fikzioa prezioaren barruan dagoela.

Larrearen esanetan, hiriaren deskribapena komiki egilearen begiradak baldintzatzeak egiten du erakargarri ideia: “Komikia hein handi batean transgresiorako bidea da; horretaz baliatu behar da ohiko bidaia lekuak bestelako begiekin deskubritzeko”. Azken finean, komiki egilea ez da komiki egile soila, eta hortaz, gida horrek haren ikuspuntu subjektiboa edo pertsonala ezagutzeko bide ematen du. “Ziur naiz Jaques Tardi edo Goscinny batek Pariseko kale desberdinetatik eramango gintuzketela, taberna desberdinak erakutsiko lizkiguketela eta lagun desberdinak aurkeztuko”.

Merkatu berrien bila
Ilustrazioen kalitateak erakarrita ohiko erosleengana ez ezik, bestelako jendearengana ere iritsi nahi dute Lonely Planet-ekoek. Komiki zaleengana, esaterako. Bidaia liburuen sailean egotearekin batera komikien sailean ere presentzia izatea euren asmoen artean izango da, ziurrenik. Horren harira, Adur Larreak komikiaren aldeko apustu hori ongi etorria izango dela uste du, beste herrialde batzuetan ez bezala, gurean komikia gutxietsia dagoela pentsatzen baitu. “AEBetan eta Belgikan komikiak duen sona eta merkatua ikusirik ez da harritzekoa haienak izatea lehen gidak”.

Argitalpen berria hiriaren bestelako alderdi batzuk ezagutu nahi dituztenei zuzenduta ere badago –bigarren gida moduan–. Horren erakusle da Lonely Planet-eko Calmen iritziz gida berria izaten ari den arrakasta, bidaiariak oro har oso ondo hartu baitute hiria aurkezteko modu berria.

Frantsesez egin bezala, gaztelaniaz argitaratuko dituzten hurrengo argitalpenak Marrakech (Jacques Ferrandezen ilustrazioekin), Venezia (Hugo Pratt) eta Florentziakoak (Nicolas de Crecy) izango direla aurreratu digu Lonely Planeteko langileak, baita une honetan Pragako komiki gidarekin lanean dihardutela ere.

Larrea eta Urmeneta, komiki egileak izanik, gida erosiko luketen edo ez galdetu diegu. Larreak: “Zergatik ez! Agian Bruselako gidan Peeters-en lanetan arkitekturak eta paisaiak duten eragina topatuko nuke, batek daki!”. Urmenetak, berriz: “Formatu horren abantaila da komiki gida erosita ez dela zertan fisikoki mugitu behar, etxean goxo-goxo egonda bidaia daiteke eta”. Orain arte Europako hiri handiak izan dira bilduma berri horren jomuga, baina nork daki, agian egunen batean Lonely Planet-ekoek Euskal Herrian jarriko dute begia, eta Asisko Urmeneta edo Adur Larreari emango diote gidako ilustrazioak egiteko ardura: “Horrelako eskaria jasoko banu, gogotik ekinen nioke lanari. Hasteko, erredakzio kontseilu txipia osa nezake ideien biltzeko, eta ondoren, erakustera pasa. Festaz festakoak, Done Jakue ibilbideak, gorabehera parapolizialak, kirola, kontrabandoa, edo oro nahasia. Finean, aukera polita da Euskal Herria beste inon ez bezala agertzeko”. Euskal Herriko hiri bakoitzeko ilustrazioak nork egingo lituzkeen ere pentsatua du Urmenetak: Iruñekoa Zaldi Eroak; Gasteizkoa Agurtzane Villatek; Donostiakoa Dani Fanok, Antton Olariagak eta Mattinek; Bilbokoa Adur Larreak eta Pernan Goñik; Baionakoa Marko Armspachek; Donibane Garazikoa Irene Bordak; eta azkenik, Maulekoa Laure Gomezek.

Larrearentzat modu horretako gida bat izateak euskaldunok gure burua hobeto ezagutzeko aukera eman dezake, baina nahitaez bestelako gidetan agertzen ez diren Euskal Herriko txokoak eta pertsonen ezaugarriak agertu beharko liratekeela uste du. Hori bai, esandakoari ñabardura bat ere gehitu dio: “Bidaia batean unerik ederrena inon ezer irakurri gabeko zerbait edo norbait topatzea da”.

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude