Berri Txarrak taldearen bilduma

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Berri Txarrak Lekunberriko hirukotearen 22 kanta biltzen dituen diskoa kaleratu du GOR diskoetxeak, Denak ez du balio - Singles 1997-2007 izenburupean. Jarraitzaileen esku utzi zuten bildumako kantak aukeratzea eta 400 bat boto jaso dituzte webgunean. Besteak beste, honako abestiak hautatu dituzte zaleek: Oihu, Denak ez du balio, Oreka, Isiltzen banaiz, Bisai berriak, Ez dut nahi, Min hau, Kanta goibelak, Jaio.musika.hil, Ez, Nortasuna eraikitzen, Zertarako amestu edota Izena, izana, ezina.

Irakurri gehiago: Berri Txarrak Kultura Musika Taldeak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.