Berri Txarrak-en ‘Beude’ birako sarrera guztiak, ordu eta erdian agortuta

  • Ilara luzeak sortu ziren astearte arratsaldean Berri Txarrak-en kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 6an - 09:51
Jende ilara handiak eta ordu eta erdian dena agortuta: arrakastatsu hasi da Berri Txarrak taldeak agur esango duen urteko biraren lehen zatia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko sarea kolapsatu zuten Berri Txarrak taldeko jarraitzaileek duela hilabete. Gaur ilara luzeak sortu dira atzo iragarri zituzten hurrengo kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko. Tokian tokiko txarteldegietan izan da soilik sarrerak eskuratzeko aukera, eta goizean goizetik gerturatu da jendea saltokietara. 17:00etan hasi dira salmentarekin. Ordu eta erdian agortu dira.

Oraingoan herrietako frontoiak, gaztetxeak eta plazak bete nahi dituzte. Euskal Herriko hainbat herritan ariko dira otsaila eta martxoan.

 

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurri gehiago: Berri Txarrak Kultura Musika Taldeak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.