Zerbait ari da mugitzen Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuan joan den astean egindako bederatzigarren grebak Ipar Euskal Herriko errealitatea agerian utzi du: zerbait ari da mugitzen, baita Euskal Herriko zati horretan ere. Gure herriaren iparraldea “lotan” zegoen gune bezala agertzen zen, langile eta herri borroketatik urrun, eta guztiz baldintzatuta, bai lan iturrien desegiteagatik, bai lana uda garaira murriztu zelako eta baita, ondorioz, bertakoak Frantziako beste lekuetara emigratzen zutelako ere. Pentsioen erreformaren kontrako greba eta mobilizazio aldi honetan, Ipar Euskal Herriko langileak, ikasleak eta herritarrak gogoz ari dira parte hartzen. Nabarmentzekoa da ikasle gazteen parte-hartzea greban eta manifestaldietan, helduekin elkartasuna adierazi dute eta etorkizuneko euren lanpostuen alde egin dute.

Egia da, Ipar Euskal Herriko nekazal sektoreetan azken urteetan mugimenduak egon direla beraiena defendatzeko. Baina pentsioen erreformaren kontrako azkeneko greba eta manifestazioek mobilizazio handiagoa sortu dute, ez baita mugimendu sektoriala izan, orokorra baizik. Sektore publikoak, baita pribatuak ere; bai industriako langileak (Baiona-Angelu-Biarritz ingurukoak), baita gainerako herritarrak ere, ikasleak barne. Ez dago zalantzarik pentsioek herritar guztiei eragiten dietela eta arriskuan edo merkealdian jartzen direnean gai oso sentibera dela eta mugiarazi egiten duela. LAB sindikatuak, Ipar Euskal Herriko beste sindikatu, herri mugimendu eta alderdi politiko abertzaleekin batera azken urteetan egin duen lanak, horretan lagundu du seguruena.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude