Izan ez zen bezala etorri da Kurt Cobain

  • “Zatoz zaren bezala” kantatzen zuen Cobainek, eta orain Nirvanaren musika eraberrituta iritsi zaigu. Izan ere, Nevermind People-ek jazz estilora ekarri du Seattle-ko (AEB) hirukotea. Grungearen zikintasuna kendu diote, eta horretarako eskarmentu handiko lau musikarik hartu dute parte. Nirvanaren garaian hazi eta hezitako sortzaile hauek euren gaztaroa oroitzeko aukera izan dute.
Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Kurt Cobaini handi geratu zitzaion Nirvanak izan zuen arrakasta. Nahi ez zuen ospea bereganatu, eta gainbehera pertsonala hasi zen, horrekin batera Nirvanaren mitoa zabalduz. Seattleko taberna eta lokaletan jotzen hasitako taldeak, mundu osora hedatu zituen doinu zikin distortsionatuak. Belaunaldi oso baten ikono bihurtu ziren, eta 1994an Cobainen ahots urratu eta malenkoniatsua isildu zenetik egundaino hamaika artistak bere egin ditu Nirvanaren kantak. Horien artean, jazz musikari euskaldunak.

“Bizi izan genuen garai bateko musika da, eta gure nerabezaroa berriz sentitzea bezala izan da” azaldu du Hasier Oleaga Nevermind People taldeko kideak. Jorge Abadias (gitarra), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua) eta Ainara Ortegarekin (ahotsa) batera osatu du taldea Oleagak (bateria eta ahotsa), eta ekimen berri honekin Nirvanaren Nervermind lan aski ezaguneko bost kantarekin “jolastu” dute Deconstructing the songs of Nirvana diskoan. “Sortze prozesua dibertigarria izan da, guztion artean aritu baikara moldaketak egiten eta pentsatzen” dio Oleagak.

Entsegu lokala “laborategi” bihurtu zen, ezagunak diren kantak birsortzeko asmoz. Horretarako osagai ezberdinak erabili dituzte, oinarrizko doinu eta melodiak ahaztu gabe. Talde donostiarraren diskoan ere, kanta aski ezagunak daude, eta denei kutsu eta zapore berriak gehitu dizkiete musikari gazteek. Baina birsortzeko, lehenengo eta behin, kantak ongi ezagutu behar dira. “Hasieran, den bezala jotzen eta gureganatzen dugu abestia. Behin ezagutzen dugunean, egungo eraginekin nahasten saiatzen gara” azaldu du bateria-joleak. Taldeko kide bakoitzak ibilbide musikal zabala dauka, eta esparru eta estilo ugaritan mugitzen dira. Horretaz gain ikuspuntuak ere orotarikoak dira, jazz, rock, pop edo beste hainbat estilotara zabalduz. “Musika ezberdinak jotzearekin, elkarrekin daukagun musika-mundua elikatu egiten dugu”, borobildu du Oleagak.

2009ko udan hasita

Luzuriagak, Abadiasek eta Oleagak aspalditxotik ezagutzen zuten elkar, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian aritu zirenetik. 2009ko udan kontzertu ugari atera zitzaizkion hirukoteari, “eta orduan jarri ginen pentsatzen: zer egingo dugu kontzertu hauetan guztietan, korronteak eraman gaitzan utzi ala errepertorio ezberdinak ateratzeko aprobetxatu? Eta bigarren ideia gailendu zen”. Bakoitzak proposamen ezberdinak eramaten zituen entsegu-sukaldera. Pat Methenyren edo Beatlesen diskoak eta errepertorioak hartu eta euren erara moldatzen zituzten kontzertuetarako. Nirvana ere moldatzen zuten zuzeneko emanaldi horietan, eta azkenean diskoan bilduta geratu direnak Nevermind diskoko bost kanta ezagun izan dira. “Nirvanaren kantutegiak harrera ona izan zuen jendearen artean. Jendeak eskertzen zuen Methenyren musika zuzenean entzutea, baina zailagoa zen saltzeko eta entzuteko” dio Oleagak. “Kontua da, Nirvanaren monografikoa berriagoa zela, eta guri adierazteko abagune handiagoa eskaintzen zigun”. Kanta apurtu eta hain ezaguna dena jazzaren eremura ekartzeko ahalegina errazagoa egin zitzaien, Methenyrekin edo Beatles­ekin egitea baino. Seattleko hirukotearen musika ere bere garaian bizi izan zuten gainera, eta noski, “musika eta bizipenak ezin dira banatu”.

Zuzenekoak eta estudioko lana ordea bai, banatu daitezke, eta hala egin dute Nevermind Peopleko kideek. “Diskoa grabatzeko garaian, zuzenekoan har genitzakeenak baino arrisku musikal gutxiago hartu genituen”, Oleagaren hitzetan. Ainara Ortegari ere laguntza eskatu zioten. “Bere jakituria eta ahalmena gure esku jarri zuen Ainarak, baina horren aurretik eta ondoren hirukote ginen, eta hala jarraitzen dugu”. Diskoa 2009ko udan bertan grabatu zuten, abuztuaren 18an Zubietako Irigoyen baserrian, nahiz eta argitalpena 2010eko ekainean etorri den.

Geltokia, besterik ez

1991n Nirvanak kaleratu zuen Nevermind diskoak hamabi ereserki zekartzan, eta horietatik bost berrinterpretatu eta apurtu ditu talde donostiarrak. Gainerako zazpiak apurtzen jarraituko ote duten edo ez, garbi utzi du Oleagak: “Geure artean esaten dugu hau geltokia dela, besterik ez. Hurrengo geltokia beste disko monografiko bat, edo gure musikarekin jarraitzea izan daiteke”.

Uneren batean behar komertzialik izanez gero, agian beste zerbait eginen luketela zehaztu du Donostian bizi den bilbotarrak, “baina ez diogu gure buruari halako mugarik ezartzen, hala sortu baita momentu jakin batean. Guretzat musikan aske eta libre sentitzea da garrantzitsuena”.
Jazza, eguneratu ala hil
Historikoki jazzak izan duen esanahia asko zabaldu da gaur egun. Garai batean musika beltzari, swingari edo bluesari lotuta zegoen. Gaur egun ordea, muga horiek guztiak apurtu eta jazz hitzaren esanahia erabat zabaldu da. Mundu guztian entzuten den musika da, eta lekuan lekuko ñabardurak hartzen ditu bere gain. Hala ere, jazza inprobisazioan oinarritzen den heinean, edozein estilo izan dezake osagai. “Gaur egungo musikari handi bati entzun nion musikan ez dagoela estilo edo etiketarik. Bi musika mota baino ez daude: ona eta txarra. Horiek dira etiketa bakarrak” dio Hasier Oleagak. Hori kontuan hartuta, jazza edozein koloretan imajina dezakegu, eta hortik gurean grungearekin ere nahastu izana.

Jazza eta rockaren arteko lotura bogan jarri duena Brad Mehldau pianista gaztea izan da. Bere disko eta kontzertuetan Beatles, Radiohead, Massive Attack edo Soundgarden bezalako taldeen bertsioak egiten ditu piano soilaren laguntzarekin. “Gaur egungo musikara egokitu ala hil” leloa jazzari ere ezarri ahal zaio.

Azkenak
Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude