Adierazpenak


2010ko maiatzaren 26an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak Deian: "Interneten denak ez du doakoa izan behar, baina jakintzak bai. Aspaldi legoke minbizia gaindituta medikuntza ezagutzak libreak izango balira. Zerbitzuei eman behar zaie garrantzia, ez royalty eta patenteei. Azken batean zeure izena agertuko da libre sortutako edozertan eta horrek beste maila bat emango dizu. Horrela ere lortzen dira irabaziak. (...) Komunikazio tresna bihurtu da internet: gero eta berriemaile gehiago daude, publizitatea ere sakabanatuago... hedabide eskergen aroa amaitu egin da. Benetako demokrazia sortzen ari da interneten, edonork sor dezakeelako bere komunikabidea, bloga, wikia...".

 

Javi Nevado Bilboko ANTI- liburudendako bazkideak Nontzeberri webgunean: "Esan ohi den bezala, guk beste liga batean jokatzen dugu. Gure eguneroko arazoak ez datoz merkatal gune handi horiekin publikoa lortzeko lehiatik. ANTI- dendara datorren jendeak badaki zerbait ezberdina garela. Uste dugu gure publikoak badakiela zertan datorren, merkatal gune handietan aurkitzen ez denaren bila, hain zuzen ere: espezializazioa, tratu pertsonalizatua, giro erlaxatuagoa, programazio alternatiboko eskaintza eta egiazkotasuna. (...) Zenbat eta gehiago espezializatu, orduan eta gehiago saltzen dugu". [Interneten: www.anti-web.com]

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...