"Ezin dut asmatu fikzio bat, idatzi gabe"


2010ko maiatzaren 23an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Zer moduz nobelaren lanketan?

Ez zait inoiz gertatu ipuin bat idazten hastea eta nobela bihurtzea, edo alderantziz. Jeneralean burura etortzen zaidana ipuinaren formatua da. Nobelan –Musika airean kasuon– eroso sentitu naiz, bigarrena da. Lehena idatzi eta gero eskarmentua hartzen duzu, baduzu ibilbide bat egina aurrekoarekin.

Buruan galdera asko dudala hasten naiz idazten, ez daukat oso garbi zer kontatu behar dudan. Oso garbi daukat zein den gaia, zer esan nahi dudan. Gero fikzio bat asmatu behar dut hori esateko. Zer esan nahi dudan ere badakit, non hasten naizen badakit, irudi bat daukat –Elenarena, adibidez– eta non bukatuko dudan badakit gutxi gorabehera, norantz egin behar dudan ibilbide horretan badakit, baina ez nondik joan behar dudan, hor dago koska. Hasieran eskema bat daukat eta berau nola ordenatu erabaki behar dut. Buruan galderak ditut erantzunak baino gehiago. Ezin dut asmatu fikzio bat, idatzi gabe. Ezin dut pentsatu hau edo hori gertatuko den, hori idazteak, sorkuntzak berak eramaten nau asmatzera.

Nobelaren gakoetako bat narrazioa eta elkarrizketak egoki uztartzea izaten da.


Horretan kezka nuen. Elenaren barne kezkak nahi nituelako kontatu... Hasieran horrekin egin nuen aurrera eta oso nobela geldoa izateko beldur izan nintzen, gogoeta eta hausnarketa gehiegi izatearen beldur. Orduan iraganeko kontuak oso modu laburrean tartekatu nituen, elkarrizketen bitartean beste azpi trama batzuk sortu nituen bizitasun hori emateko. Dena den, nik idatzi dudan guztian garrantzi handiagoa ematen diot barne hausnarketari elkarrizketei baino. Iruditzen zait, barne mundu hori, esan gabe uzten dugun hori dela inportanteena. Hau da, egunero bizitzen duguna –jeneralean oso azalean bizi gara–, eta benetan kezkatzen gaituena barnean uzten dugula pentsatzen dut. Niri, pertsonaiengan gehiago interesatzen zait barnean uzten dutena esaten dutena baino.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...