Simon Bolibarren Euskal Herriko irakasgaiak


2010ko otsailaren 14an
Simon Bolivar
Simon Bolibarren omenez hamaika estatua jaso da Hego Amerikan. Irudian Boliviako Potosí hirikoa.
...Y ansí, yo, manco de mi pierna derecha, de dos arcabuzazos que me dieron en el valle de Chuquinga, con el mariscal Alonso de Alvarado, siguiendo tu voz y apellidándola contra Francisco Hernández Girón, rebelde a tu servicio, como yo y mis compañeros al presente somos y seremos hasta la muerte, porque ya de hecho hemos alcanzado en este reino cuán cruel eres, y quebrantador de fe y palabra; y así tenemos en esta tierra tus perdones por de menos crédito que los libros de Martín Lutero. Eta sinatu zuen Lopek 1561. urtean, Hijo de fieles vasallos tuyos vascongados, y rebelde hasta la muerte por tu ingratitud, Lope de Aguirre, el Peregrino. Lope Agirre, Marañon matxinatuen burua eta amerikar askatasunaren suspertzailea, Hipolita Bolibarren hazamak gaztetxoari Caracasko etxean kontatzen zizkion istorioen pertsonaia nagusia zen. Urteak pasa eta Agirrek Felipe Bigarrenari idatzitako gutunaren kopiak inprimatzeko agindua luzatuko zuen Simon Bolibarrek.

Bazuen Bolibarrek Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kontra matxinada gertatu zenean, Venezuelan zehar hedatu zen Andresote esklaboaren oihuaren berri ere bai: “¡Que se vayan de aquí estos vascos, que ni españoles son!”. Izan ere, gaztelania eskasa zekiten gipuzkoar haiek eman zioten Venezuelari independentzia ekonomikoa eta ageri instituzionala, XVII. mendean oihana besterik ez zena, XVIII. mendean Capitanía General bilakatu arte. Bolibarrek Amerika politikoki askatu zuen Gaztelako erresumako eskuetatik, hamabost urteko kanpaina militarraren ondoren (1810-1825), alabaina, hori bezain irismen handikoa da, gipuzkoar haien ereduari helduz, kontinente aske berriari eman nahi izan zion legedi politiko eta ekonomikoa.

Familiak Bilboko errepublikarekin zituen negozioak zirela medio, Consulado de Bilbao, Casa de Contratación y Juzgado de los Hombres de Negocios de Mar y Tierra estatutuen ezaguera sakona zuen Bolibarrek. 1801 eta 1802an Bilbon egon zenean, Bidebarrieta kaleko Adan de Yarzaren etxeko tertulietan ezagutu zituen Bolibarrek Sociedad Bascongada de Amigos del País elkarteko hainbat kide, hala nola: Elhuyar anaiak, edota Valentin Foronda, Bergarako Seminarioren eta Filipinetako Merkataritzarako Errege Konpainiaren sortzaileetariko bat. Euren eskutik eta aipatutako euskal erakundeen itxurara eratuko zituen Bolibarrek Ameriketan Sociedad Económica de Amantes del País eta Escuelas de Minería 1825ean. Bilbon zela, Konbentzioko Gudan Gipuzkoako diputazioak gobernu iraultzaileari estatu gipuzkoar independente bat eratzeko egindako proposamenaren berri izan zuen Bolibarrek. Eta Gernikako arbolaren aurrean ere izan zen zutik, Pedro Antonio Bolibar Arauko Mungiako senitartekoaren eskutik.

Hainbat euskaldun egon ziren Hego eta Ipar Amerikako independentzia gudetan matxinatuen ejertzitoetan. Esaterako, Jose Luciano Elhuyar, Bolibarrek Bilbon ezagutu zuen Juan Joseren semea, askatasunaren alde gogor borrokatu zen Kolonbian, euskal jatorriko jeneralaren aginduetara. Bolibarrek independentziaren ikurra hartu baino urte batzuk lehenago, Napoleonek Gaztelako amerikar eremuetan sen independentista piztu nahi izan zuenean, sei agente bidali zituen Ameriketara, horien artean lau euskaldun: Iruñeko Benigno Alfaro Buenos Aires eta Montevideora; Remigio Aparicio gasteiztarra Txilera; eta Luis Azkarraga eta Juan Bizkarolaza bizkaitarrak Limara eta Panamara.

Ipar Ameriketan ere lagundu eta suspertu zuten hainbat euskaldunek independentziaren aldeko borroka. George Washingtoni eman zizkion Diego Gardoki Arrikibarrek 215 kanioi, 30.000 musketa, 30.000 baioneta, 51.314 bala, 137.000 kilo bolbora, 12.868 granada, 30.000 uniforme eta 4.000 denda. Jean Lafitte Mexikoko Golkoko izurriteak Andrew Jackson lagundu zuen bere artilleroak New Orleans-eko kaian ingelesen kontra paratuz. Eta, gogo txarrez bazen ere, esker onez barkatu zien Baratariako piratei Estatu Batuetako presidenteak euren aurreko bekatu handiak… Ez gerokoak ordea!

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biografiak
Lope Agirre berpiztu zutenekoa

Lope Agirre zenari buruzko fikziozko film herrikoia egin zuten iaz Oñatin. Urtarrilaren 1az geroztik, sarean dago ikusgai, eta, aitzakia baliatuta, Anjel Lera zuzendariarekin hitz egin dugu.


2019-01-04 | ARGIA
Oñatiko 'Lope' film herrikoia sarean da ikusgai

Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta,... [+]


Hain hurbil eta hain urrun

Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari izenburupean Elixabete Garmendiak idatzitako liburua izan da egin dudan azken irakurketa. Guztiz gomendagarria. Aitortu behar dut ukitu eta hunkitu egin nauela. Ez bakarrik bertan kontatzen diren pasarteengatik, baizik eta konturatu... [+]


2018-11-06 | ARGIA
"Agosti Xahoren biografikoa" aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


Eguneraketa berriak daude