Oñatiko ‘Lope’ film herrikoia sarean da ikusgai

  • Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta, Agirrek 1561ean egin zuen El Dorado espedizioko abenturak eta Espainiako errege Felipe II.ari idatzi zion gutuna ekarri dituzte gogora.


2019ko urtarrilaren 4an - 13:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urrian estreinatu zuten eta ordutik hainbat gaztetxe eta zine aretotan izan da ikusgai. 2018ko udan grabatu zuten lana Oñatin bertan.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.