2023ko martxoaren 20an

Sasikume ugari, That’s my crime, Ordain dezatela… Politikoki gehiago posizionatu eta hitzak zuzenagoak dira. Amorratuta jarraitzen duzue?


Beti egon gara posizionatuta, baina hitz zuzenagoak irten zaizkigu, bai. Haserrea joaten hasi zaigu, baina hitz hauek idazterakoan jasandako salaketa ustelekin erreta geunden, eta hori nabaria da.

Lan honetan mota askotako kantak batu dituzue, taldearen alderdi asko erakutsiz. Ez da izango gogorregia batzuentzat eta bigunegia besteentzat?


Bai, baliteke. Abestiak egiterakoan ez dugu inongo mugarik jarri nahi izan. Kanta batek tronpeta eskatzen bazuen edo gaita, ba aurrera! Nolabait armairutik irten garela esan daiteke. Seguruenik askok beste Duintasunez eutsi bat nahi zuten, baina guk ez. Dena dela, taldearen ibilbidea ezagututa, ez daude bi disko berdin, beti dago aldaketa.

Izan zinetelako gara. Zer pentsatuko dute Puñetazo, Zakarrak eta Iskanbilako kideek gaur egun punk-Oi!ak daukan arrakasta ikusita? Zer galdu eta zer irabazi du?


Horiek aitzindariak izan ziren eta gaur egungo fruituak beraienak ere badira, harro egoteko moduan daude. Des-Kontrolekook ez genuen sasoi hura bizi, baina aipatutako taldeekin hartu-eman handia izan dugu eta hortik zertxobait ikasi dugu. Zoritxarrez, gaur egungo taldeek bakarrik musika jaso dute. Horregatik, batzuetan gaizki ulertu eta tontakeriak egoten dira, punk-Oi! mobidatik kanpo egon beharko zirenak. Azken finean, bizitzeko modu bat da, espiritu bat, konpromisoa... Gu ez gaude beste inoren gainetik, baina jasotakoa transmititzen saiatzen gara.

Burua hotz eta bihotza bero. Zahartu egin zarete? Zer eman eta zer kendu dizue taldearekin bizi izandakoak?


Eman, asko, taldeak daukan oihartzuna eta jendearen berotasuna, batez ere; bestalde, konformismoan jausteko arriskuari aurre egin behar zaio.

Azkenak
Hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostian

Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]


Gasteiz antzokia: arnasgunea arnasestuka

Aurreko mendeko azken hamarkadan, Bilboko Kafe Antzokiak lortu zuen erreferentzialtasunak kutsaturik, Gasteizen ere tankerako espazio bat sortzeko egitasmoa lantzen hasi ziren zenbait lagun. Ia 30 urte joan dira. Bide nekeza, gazi-gozoa eta gorabeheratsua izan da. Aurten,... [+]


Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Eguneraketa berriak daude