Oso uste hedatua da plastikoak ez direla deskonposatzen eta haiek birziklatzea komenigarria dela, batez ere lurzoruan edo zabortegietan urtetan ez geratzeko.
Abuztuan AEBetan egin den Kimikaren Elkarte Amerikarraren urteko kongresuan, Katsuhiko Saido ikerlariak hankaz gora jarri du arestian aipatu teoria, eta itsasoan dauden plastikoak ez direla inerteak frogatu du, Nihon Unibertsitateko beste ikerlari batzuekin batera.
Itsasoan, 30ºko tenperaturan, poliestirenoak hainbat estireno mota sortzen ditu azkar samar, eta horiek mikroorganismoek irentsi ditzakete, itsasoko bizi-katea kutsatuz.
Baieztapen horren garrantzia handia da, itsasoan metatzen den plastiko kantitatea etenik gabe hazten ari baita, eta baliteke uneotan, jada, plastikoen desintegraziotik sortzen ari diren kutsatzaileak gizakiarengana ailegatzea, gu konturatu gabe.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...