Edonork aurki dezake Tutankamon

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Howard Carter arkeologoak 1922an Tutankamonen hilobia aurkitu zuenean “gauza zoragarriak ikusten ari naiz” bota omen zuen. Bartzelonako Itsas Museoan hilobi ezagunaren inguruko erakusketa antolatu dutenek Carterrek sentitu zuena bisitarien esku jarri nahi izan dute. Irailaren 6ra bitartean, hilobiaren erreplika zehatzean sartzeko aukera dago. Erakusketarako, hainbat egiptoar artisauek hilobiko mila objektu baino gehiagoren erreplikak egin dituzte, eta hala, hilobia Carterrek aurkitu bezalaxe deskubritu dezake bertaratzen denak.

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!