Beren burua babesten duten leihoak

Fraunhofer Institutua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Alemaniako Fraunhofer Institutuko ikerlariek etxeen segurtasuna handitzeko sistema asmatu dute. Horri esker, ateek eta leihoek beren inguruan gertatzen diren mugimenduenganako sentikortasun handiagoa izango dute.

Leihoetako beira material fluoreszente batekin estaltzen da. Estaldurak nano-partikulak ditu eta horiek erradiazio fluoreszente bihurtzen dute argia. Lanpara ultramore batek beira argiztatzen du, estalduran argi fluoreszentea sortuz, eta leihoen ertzetan kokatuta dauden sentsoreetara ailegatzen da; horrela, inor edo ezer mugitzen bada leihoaren ondoan argi fluoreszente gutxiago ailegatzen da sentsoreetara. Sentsoreek, orduan, gertaera hori interpretatzen dute: txoria izan den, edo pertsona, edo pasatu den automobila...

Interpretazio horren arabera, alarma-seinalea emitituko da ala ez. Orain arteko probak oso onak izan dira, sistemak ederki bereizten baititu automobilek eta txoriek eragiten dituzten argi-aldaketak, esaterako. Gainera, beste abantaila batzuk ere baditu sistemak, hala nola pertsona detektatu bai, baina nor den ez; horrela, ez da bortxatzen intimitate-eskubidea.

Eta hori dena gutxi balitz, sistema merkea da.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.