Maiatzaren Leheneko mobilizazioen aldarrikapen nagusietakoa enpleguarena izango da aurten. Langabezia arazo gaitza bihurtzen ari da jendartean, baina hala ere, sindikatu nagusiek bananduta egingo dituzte beren protestak.
LAB sindikatuak Langileen borrokaz: Euskal Herrian aldaketa lelopean manifestazioak egingo ditu Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean, Baionan eta Maulen. ELAk mobilizazio bakarrean zentratuko du protesta Bilbon (Borroka bidean) eta ondoren lagunarteko bazkaria antolatu du Barakaldoko BECen. CCOOek manifestazioak iragarri ditu hiriburuetan Zure eskubideak dira, langileok borrokara! leloarekin, eta berdin UGTk Enpleguaren alde aldarria astinduz. Azkeneko honek, Nafarroan, Erriberrin egingo du ekitaldi nagusia. ESK sindikatuak ere mobilizazioak iragarri ditu Iruñean eta Tuteran, besteak beste. Iparraldeko sindikatuek Baionan dute hitzordu nagusia
Hilaren 21eko greba deitu dutenek Maiatzaren Lehena baliatuko dute lanuztearen arrazoiak errebindikatzeko; Langilearen Egunerako sortutako afixak horren erakusgarri dira.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.