Tutera sindromea

The China Syndrome
Los Angeles (AEB), 1979. James Bridges zuzendariaren The China Syndrome filma estreinatu zen martxoaren 16an. Jack Lemmon, Jane Fonda eta Michael Douglas aktoreak zituen protagonista, eta Kaliforniako Ventana fikziozko zentral nuklearreko istripua zuen hizpide.

Filma ez zen egiazko gertakizunetan oinarritu. Alderantziz, errealitatea filmean oinarritu zela dirudi. 1979ko martxoaren 26an, goizeko 4:00etan, filmaren estreinalditik hamabi egunera beraz, AEBetako beste kostaldean, Harrisburg (Pennsylvania) herritik hurbil dagoen Three Mile Island zentralean istripua izan zen. Filmean bezalaxe, erreaktoreko uraren maila adierazten zuen balbula balio altuegiak adierazten hasi zen. Adierazle hura jaistearren, kontrol egoitzako teknikariek uraren maila jaistea erabaki zuten. Baina, bai filmean bai errealitatean, uraren maila adierazten zuen tresnak zuen matxura eta, beraz, maila hori egokia zen hasiera batean. Jaisten hasi zirenean, erreaktorearen nukleoa agerian uzteko arriskua sortu zuten, isuri masiboa eragiteko arriskua, alegia.

Eta hori gertatuz gero, zer? 1971n Ralph Lapp fisikari nuklearrak filmari izena eman zion Txina sindromearen hipotesia aurkeztu zuen. Erreaktorearen nukleoan isuri masiboa izanez gero, isuriak azpian topatzen zuen guztia urtuko zuen, hau da, lurra zulatuko zuen antipodetara (AEBn kasuan Txinara) iritsi arte. Bai fikzioan, bai benetan, erreaktorea kontrolpean zuten istripua gertatu eta gutxira. Isuria oso txikia izan zen, baina egoera oso larria, arduradunak larritasun hura publikoari ezkutatzen saiatu ziren arren. Hor ere bat datoz filma eta egiaz gertatutakoa.

Txina sindromerik ez da sekula gaur arte gertatu eta, zientzialarien arabera, ezinezkoa litzateke inoiz gertatzea. Harrisburgeko istripuaren eragina ez zen Txinara iritsi. Bai, ordea, Tuterara.

70eko hamarkadan energia nuklearrak gero eta kezka handiagoa sortu zuen herritarrengan. The China Syndrome filmak kezka hori islatu zuen, eta Three Mile Islandeko istripuak, areagotu.

Istripuaren ondoren, munduko hainbat tokitako talde antinuklearrek erabaki zuten urte bereko ekainaren 3a Energiaren Aurkako Nazioarteko Eguna bihurtzea. Mobilizazioak antolatu ziren mundu osoan, baita gurean ere. Lemoizko zentrala zela-eta, gaia pil-pilean zegoen, eta jendetza bildu zen Tuteran deitutako manifestaziora. Mobilizazio baketsuak amaituta, Jose Martinez Salas guardia zibilak tiro egin eta Gladys del Estal Donostiako Egiako ekologista gaztea hil zuen. Isuria Euskal Herriraino iritsi zen.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude