Berokia jantzita

Cynara cardunculus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Neguari aurrea hartuz, udazkenean bufanda jartzen zaie baratza-karduei, Cynara cardunculus. Hotza datorrenez, landareak azala loditu eta zakartzera bideratu ohi du energia. Bufandarekin, aldiz, energia hori hostoetan eta haien zortenetan geldituko da. Horrez gain, paperezko, zakuzko, oihalezko... izan daitekeen berokiak argitik babesten du kardua eta berde beharrean zuri azalduko da. Zuritasun hori da aho-sabaia kitzikatzen duen mikatz punttu fina eransten diona. Zuriaren gustu horixe bera bilatzen da esparragoetan, orburuetan, letxuetan, eskaroletan, endibiatan...

Azkenak
Eguneraketa berriak daude