Enpresa txikiak salbatu

Krisi industriala eragin duen finantza krisiak hainbat mota eta mailako biktimak ditu. Biktima guztiak ez dira berdinak eta ondorio sozialak ere ez. Enpresa handiak, ertainak eta txikiak ari dira sufritzen. Batetik, kontsumoak behera egin duelako, eta ondorioz, ekoizpena murriztu dute enpresok. Bestetik, bankuek ez dute dirurik askatzen eta litekeena da horregatik enpresen eguneroko jarduna gelditzea. Enpresa batzuek zein besteek neurriak hartu behar dituzte egoera konpontzeko, jakinda askotan egoera hori behin behinekoa dela. Lehenengo neurrietakoa da kostuak murrizteko ekoizpena erregulatzea. Horrek esan nahi du lana erregulatuko dela, nahiz eta aldi baterako izan.

Enpresa guztiek ez dauzkate aukera berak krisiari aurre egiteko. Enpresa handi eta ertainek urte onak izan dituzte eta etekin handiak pilatu dituzte. Ekoizpena murriztu dezakete lanpostuak gutxitu gabe, ezta aldi baterako ere. Enpresa txikiek erreserba gutxiago dute, krisi koiunturala estruktural bihur daiteke, eta horrek hondoratu egin ditzake. Enpresa handi eta ertaineko langileek eta sindikatuek presio sozial handia egiten dute eta diru publikoaren eskutik laguntzak eta baita erregulazio espedienteak ere lortzen dituzte. Enpresa txikietako langileek ez dute horrelako presioa eragiterik lortzen. Horregatik, botere publikoek eta finantza erakundeek, batik bat aurrezki kutxek, enpresa txikiak hobeto zaindu beharko lituzkete eta behin behineko konponbideak eman, hil ez daitezen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude